Japoniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

 

Japoniera
日本語, nihongo
Nihongo.svg
nihongo («japoniera»), japoniar idazkera sisteman
Ahoskera: NAF: /nihoɴɡo/: [nihõŋɡo], [nihõŋŋo]
Lurralde eremua: Japonia, Hawaii, Brasil, Guam, Marshall Uharteak, Palau, Taiwan 
Eskualdea: Ekialdeko Asia
Hiztunak: 126 milioi 
Rankina: 9
Hizkuntza familia: Japonikoa
 Japoniera
 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Angaur uhartea (Palau)
Japonia de facto
Erakunde araugilea: Ez du (Japoniako Gobernuak eragin handia du)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ja
ISO 639-2: jpn
ISO 639-3:

NAF oharra

Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Japoniera (日本語, nihongo) Ekialdeko Asiako hizkuntza bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienak Japonian, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean. Hizkuntza eranskaria da eta ohorezko sistema konplexua du, igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren eta japoniar gizarteko mailaren araberako hiztegia darabilena.

Japoniera eta euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonierak eta euskarak badituzte zenbait antzekotasun fonetikan eta gramatikan. Antzekotasun horiek, hala ere, ez dira genetikoak, bi hizkuntzek ez dutelako sorburuari dagokion ahaidetasun harremanik.

Euskararekiko antzekotasunak
  • Atzizkien erabilera: adibidez, -gin, -gile, -ari atzizkien baliokide japoniarretako batzuk: -in, -ka. Era berean, euskaraz deklinabide-atzizkien bidez adierazten diren funtzioetarako, japonierak postposizioak ditu: 先生来る Sensei ga kuru ("Irakaslea —galdegaia da— dator"), 先生来る Sensei wa kuru ("Irakaslea —mintzagaia da— dator"), 先生見る Sensei wo miru ("Irakaslea dakusa"), 先生Sensei no ("Irakaslearen"), 先生 Sensei ni ("irakasleari" / "irakaslearengan" / "irakasleak" —ergatibo agentea—, "irakaslearengana"), 先生 Sensei to ("irakaslearekin"), 先生から Sensei kara ("irakaslearengandik"), 先生 Sensei he ("irakaslearengana")... Aditzei ere hainbat atzizki kausal, denborazko, helburuzko-eta erants dakizkieke, hizkuntza indoeuroparren konjuntzioen ordez: 来たので Kita no de nahiz 来たから Kita kara ("Bazetorrelako" / "Etorri baitzen" / "Etorri baita"), 来たときに Kita toki ni ("Etorri denean" / "Etorri zenean")...
  • Bi hizkuntzetako perpausen oinarrizko ordena SOV da, hots, lehenik subjektua jartzen da, bigarrenik objektua, eta azkenik, aditza.
  • Bitxikeria hutsa bada ere, izan aditzaren orainaldia desu da (japoniera jasoan) edo da (lagunartekoan).
  • Ez dago erlatibozko izenorderik: euskaraz bezala, aurrena menpeko perpausa doa eta, jarraian, zehazten duen izena: 友人は昨日来た。 友人は日本人です。 Yūjin wa kinō kita. Yūjin wa nihonjin desu ("Adiskidea atzo etorri zen. Adiskidea japoniarra da") elkartu eta zera bilakatzen dira: 昨日来た友人は日本人です Kinō kita yūjin wa nihonjin desu ("Atzo etorri zen adiskidea japoniarra da").
Aldeak
  • Adjektibo japoniarrak aditzak balira bezala jokatzen dira: 青いです Aoi desu ("Urdina da"), 青かったです Aokatta desu ("Urdina zen") eta baiezko eta ezezko formak dituzte: 青くないです Aokunai desu ("Ez da urdina"), 青くなかったです Aokunakatta desu ("Ez zen urdina"), 青ければ Aokereba ("Urdina baldin bada..." / "Urdina balitz..."), 青くなければ Aokunakereba ("Ez bada urdina..." / "Urdina ez balitz...").
  • Japonieraz ez dago singularrik, pluralik edo mugagaberik: 本を読んだ Hon wo yonda esaldiak, egoeraren arabera, Liburua irakurri dut eta Liburuak irakurri ditut esan nahi ditu. Nolanahi ere, liburu guztiak, sei liburu, hainbat liburu... modukoak bereizten dira.
  • Aditzek ez dute pertsonarik agertzen: beraz, 本を読んだ Hon wo yonda esaldiak Liburua irakurri du, Liburua irakurri dute... ere ematen ditu aditzera. Hori dela eta, subjektua nor den argi eta garbi utzi nahi denean, izenordea espresuki erabiltzen da: は本を読んだ Watashi wa hon wo yonda ("Nik liburua irakurri dut"), 彼らは本を読んだ Karera wa hon wo yonda ("Haiek liburua irakurri dute")... Jakina, "Liburuak irakurri ditut", "Liburuak irakurri dituzte"... ere ulertzen dira.
  • Zenbatzen den objektuaren ezaugarri jakin batzuen arabera, zenbakiaz gain, kontagailu gisako hitzak ere behar dira, nolakoa den kontuan hartuta: gizakia, animalia handia, txikia, hegaztia, arraina, tresna, eraikina, liburua, objektu biribila, luzea, laua, eta abar, eta abar: 二人の友人が来た Futari no yūjin ga kita ("Bi adiskide etorri dira"), 2冊の本を読んだ Nissatsu no hon wo yonda ("Bi liburu irakurri ditu"), 2枚のCDを買った Nimai no shīdī wo katta ("Bi CD erosi ditu").

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, japoniarrek ez zuten berezko alfabetorik. Erdi Aroan, jakintsuek txinera erabiltzen zuten idazki budistak eta kronikak idazteko zein irakurtzeko. Europan latina legez, Japonian txinera zen eskolatuen hizkuntza. Halaxe, literatura bi zatitan banatu zen: alde batetik, gizonezkoek txineraz idatziriko testuak; bestetik, emakumeek hiragana izeneko silaba-sortaz idatzitako japonierazko testuak. Txinatar ideogramak desegokiak ziren, ordea, eta transkripzio fonetikoa egiteko, monje budistek katakanak (hiraganaren gisako silabak) asmatu zituzten, kanjietatik abiatuta.

東京都 (Tōkyō-to) izenak hitzez hitz hau esan nahi du: ekialde (東) + hiriburu (京) + metropoli (都), hots, ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana eta katakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorritakoak dira eta soinuak adierazteko erabiltzen dira. する (suru, euskaraz, egin) = す (su) + る (ru). Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetan hiragana erabiltzen da; eta maileguzko hitzetan, berriz, katakana (japonierazko hiztegiaren % 11 atzerritikoa da).

Ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonierazko ahoskera hizki erromatarrekin adierazteko, Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen da Wikipedian. Hepburn-en oinarrizko arau batzuk zehatz-mehatz jarraituz, japonierazko hitzak erraz ahoska daitezke.

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japanese (standard) vowels.png
  • Oro har, a, e, i eta o euskaraz bezala ahoskatzen dira.
  • u zubererazko ü da.
  • Bokalak luzeak edo motzak dira: luzeen iraupena motzen bikoitza da eta Hepburn sisteman makroi batez adierazten da.
    • Oro har, o eta u luzeen soinuak ō eta ū makroidunen bidez idazten dira, bai hiraganaz, bai kanjiez (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanaz (chōon ー). Adibidez:
      1. ゆき, yuki (elurra); ゆき, yūki (adorea)
      2. とる, toru (hartu); とおる, tōru (igaro)
      3. ここ, koko (hemen); こ, kōkō (batxilergo)
      4. ト, nōto (koaderno)
      5. パー, sūpā (supermerkatu)
    • Normalean, e eta i luzeen soinuak ee, ei eta ii idazten dira hiraganaz eta kanjiez, edo ē eta ī katakanaz; ei, aldiz, e soinu luzea da. Adibidez:
      1. え, e (marrazki); ええ, ee (bai)
      2. へや, heya (gela); へいや, heiya (ordokia)
      3. おじさん, ojisan (osaba); おじいさん, ojiisan (aitona)
      4. プ, tēpu (zinta)
      5. タクシ, takushī (taxi)
    • Normalean, a luzearen soinua aa idazten da hiraganaz eta kanjiez, edo ā (katakanaz). Adibidez:
      1. おばさん, obasan (izeba); おばあさん, obaasan (amona)
      2. ド, kādo (txartela)

-n mora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • -n (ん) kontsonante baten aurrean badago, moratzat hartzen da. Adibidez, えんぴつ, enpitsu (lapitz).
  • -n mora bat eta ondoren bokal bat edo y bat badago, n' idazten da; apostrofoak (') ahoskeran etenalditxo bat adierazten du:
  1. たんい, tan'i (unitate); たに, tani (ibar)
  2. くんよみ, kun'yomi (kanjiak irakurtzeko modu bat)
  • -n morak hainbat forma fonetiko ditu:
    • -n mora bat -k- edo -g- baten aurrean, [ŋ] ahoskatzen da (euskaraz, egingo, emango).
    • -n mora bat -m-, -b- edo -p- baten aurrean, [m] ahoskatzen da. Jatorrizko Hepburn bertsioan -m idazten da, baina berrikusitakoan, -n: せんぱい, sempai (jatorrizko Hepburn); senpai (berrikusitako Hepburn).
    • Beste kasuetan, [n] ahoskatzen da.

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • b, d, k, m, n (mora denean izan ezik), p eta t kontsonanteak euskaraz bezala ahoskatzen dira.
  • ch, euskarazko tx bezala.
  • y, lapurterazko jota bezala.
  • f leunagoa da: berez, bakarrik fu (ふ) silaban agertzen da eta h hasperendunaren antza du.
  • g, euskaraz bezala; hala ere, zenbait hiztunek ng ahoskatzen dute (euskaraz, inguru), baita hitzaren hasieran ere.
  • h ingelesezko hot hitzean bezala ahoskatzen da, baina leunago.
  • j, ingelesezko jota bezala (John).
  • r beti leuna da, ere edo Gipuzkoara hitzetan bezala, inoiz ez erre eta gipuzkoarra hitzetakoak, yakuzen hizkeran salbu.
  • sh, euskal ixa bezala, gutxi gorabehera.
  • s, euskal zeta bezala.
  • z, italierazko zucchero bezala ahoskatzen da (/dzúkkero/).
  • tsu (つ) euskal tz bezala ahoskatzen da.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Japonierazko literatura»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniera Aldatu lotura Wikidatan