Bizi-aseguru
Itxura
Bizi-asegurua aseguratua data jakin batean bizirik ala hilik dagoen kontuan hartuta, diru-kopuru bat ordaintzen duen asegurua da. Bi mota nagusi daude: biziarteko aseguruan, aseguratua hiltzen den unean jasotzen du onuradunak ordaina; bizi-aurrezki aseguruan, berriz, data jakin batean aseguratua bizirik badago jasoko du.[1]
Bizi-asegurua heriotza-, biziraupen- eta ezgaitasun-arriskua babesten duen asegurua da. Bizi-aseguruak pertsonen existentziari, integritateari edo osasunari eragin diezaieketen arriskuak estaltzen ditu. Asegurua eraginkorra izan dadin, aseguru-kontratu bat formalizatu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Aseguruak Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |