Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko lanbide korporazioa da, 1948an sortua. Berezko lege-nortasuna du, eta bere helburuak betetzeko gaitasun juridiko osoa (publikoa nahiz pribatua).[1] Bizkaian industria ingeniari gisa lan egin nahi duen orok nahitaezkoa du elkargo horretako kide izatea.[2]

Elkargoaren helburu nagusiak hauek dira:[2]

  • Ingeniaritzaren garapena bultzatzea
  • Lanbidea antolatzea
  • Lanbidea ordezkatzea
  • Elkargokideen interes profesionalak babestea Bizkaiko lurraldean
  • Elkargo eta Elkartean elebitasuna bermatzea

Azken batean, elkargoaren asmoa da elkargokideen jarduera profesionala hobetzen laguntzen duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta koordinatzea, herritarren eskubideen berme gisa.[2]

Honako lege testu hauek arautzen dute elkargoa: Elkargo Profesionalei buruzko apirilaren 14ko 7/1977 Legeak (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1997-04-15), Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1997-12-11) eta elkargoaren estatutuek.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Elkargoa zer den», Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren webgunea.
  2. a b c d «Elkargoaren asmoak», Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren webgunea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]