Edukira joan

Black Maria

Koordenatuak: 40°47′04″N 74°14′01″W / 40.78431°N 74.23367°W / 40.78431; -74.23367
Wikipedia, Entziklopedia askea
Black Maria
Edison Studios
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New Jersey
County of New JerseyEssex konderria (New Jersey)
Township of New JerseyWest Orange
Koordenatuak40°47′04″N 74°14′01″W / 40.78431°N 74.23367°W / 40.78431; -74.23367
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1893

Black Maria Ameriketako Estatu Batuetako lehen zinematografia-estudioa izan zen. Thomas Alva Edisonek sortu zuen 1893an, New Jerseyko West Orangeko laborategian sortu zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edisonek zinemarekiko zuen interesa Black Maria eta ondorengo bere filmak kinetoskopioaren bidez proiektatu baino lehen hasi zen. Bonbilla elektrikoaren komertzializazioarekin, Edisonek diru kopuru handiak biltzea lortu zuen, eta diru hori ikerketa-funts gisa erabiliko zuen. Ekimen honen bitartez, Edisonek gaur egun ezagutzen dugun filmaren formatua ezarri zuen: hogeita hamabost milimetroko zabalerako zeluloidea. Hau euskarri malgua, erresistentea eta gardena izan zen. Arrastatzeko zuloak zituen. Proiekziorako egokia zela erakutsi zuen. Film mota hau Rochesterreko Eastman Kodakek ematen zion.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1893aren hasieran, Edisonek bere laborategiko patio batean (West Orange, New Jersey) bere filmak ekoizteko estudio bat eraikiarazi zuen. William Kennedy Dicksonek, Edisonen eskuineko eskuak, bere abentura zinematografikoan, "teatro kinetoskopiko" izena jarri zion lekuari; izen horren ordez, etxeko langileek Black Maria izenarekin bataiatuko zuten. Black Maria estatu batzuetan presoen garraiorako erabiltzen ziren autoei ematen zitzaien izena zen. Era berean, David Shulmanek dio izena lasterketa-zaldi batena zela.

Black Maria kanpotik zein barrutik paper beltzez forratutako zurezko gainegitura bat zen. Barrualdeak aktoreen mugimendua nabarmentzen zuen. Sabaian zulo bat zuen, pixkanaka ireki zitekeena, filmak argi naturalez grabatzeko. Eraikina errail batzuen gainean zegoen, bere ardatzaren gainean jiratzeko, horrela eguzki-argia hobeto aprobetxatzeko. Edisonek New Yorken estudio berri bat erosi ondoren, Black Mariak 1901eko urtarrilean itxi zituen ateak. Estudio berrian argi naturala pasatzen uzten zuen beirazko sabai bat zegoen.

Egindako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blacksmith Scene

Black Maria-n filmatutako lehen filmak hainbat ikuskizunetakoak ziren: magia, Vaudeville, boxeo...

Blacksmith Scene (Errementarien eszena), William Kennedy Dickson 1893an egindako laburmetraia. Zinema mutua eta zuribeltzekoa zen. Kinetoskopion erakutsitako lehen filma izan zen. Lehen aldiz izan zen aktoreak pertsonaiak antzezten agertzen zirela. Maiatzaren 9an erakutsi zen lehen aldiz. Filman bi errementarien egunerokotasuna azaltzen zen. Aktoreak Charles Kayser eta John Ott izan ziren, biak Edisonen laguntzaileak).

Fred Ott's Sneeze (Fred Otten dominiskua) laburmetraia William Kennedy Dicksonek 1894an egin zuen. Hau ere mutua eta zuribeltzeakoa zen. Lehen aldiz izan zen Estatu Batuetan film bat copyrightez babesten zela. Filma xinglea zen: Fred Ott, Edisonen langilea, sudurrean tabako jarri ondoren, dominiskua egiten zuen. Urtarrilaren bitik zazpira egin zen eta estreinaldia urtarrilaren 9an egin zen.

Fred Ott's Sneeze

The Dickson Experimental Sound Film ( Dicksonen soinu-film esperimentala) 1894 eta 1895 artean William Kennedy Dicksonek zuzendutako filma da. Zuzenean grabatutako soinua zuen lehen filma izan zen. Filma Edisonen asmo baten ondorioa izan zen: asmatzaileak kinetoskopioa eta kinetofonoa batera erabili nahi zituen. Konbinaketa soinudun zinemaren lehen esperimentua izan zen baina garaiko baldintzekin horretan gelditu zen: saiakuntza hutzez. Film laburrean, gizon bikote batek hirugarren batek (Dicksonek interpretatua) biolin batean jotzen zuen musikari jarraitzen zion. Biolinaren soinua tronpa batek anplifikatzen zuen.

  • Fun in a Chinese Laundry (1896)
  • Sioux Ghost Dance
  • Buffalo Bill's Shooting Skill
  • Cripple Creek Bar-Room Scene

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gubern, Román (2014). Historia del cine. Bartzelona: Anagrama. 19., 32., 33. or. ISBN 978-84-339-5951-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]