Boku Dake ga Inai Machi
僕だけがいない街 (Boku dake ga Inai Machi) | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Kei Sanbe (en) ([noiz idatzi zuen egileak]) |
Argitaratze-data | Ekainak 4, 2012 – Martxoak 4, 2016 |
Generoa | Seinen |
Jatorrizko izenburua | 僕だけがいない街 |
Hizkuntza | Japoniera |
Argitaletxea | Level Comics (en) , Kadokawa Shoten (en) eta Yen Press (en) |
Herrialdea | Japonia |
Boku dake ga inai machi (僕だけがいない街? hitzez hitz: Ni bakarrik ez nagoen hiria, edo ulergarriagoa: Hiria, non neu bakarrik ez nagoen), seinen generoko manga eta animea da, Kei Sanbek idatzia eta irudiztatua eta Kadokawa Shōten-en Young Ace aldizkariak bildua, 2012ko ekainaren 4tik 2016ko martxoaren 4ra arteko denboraldian. Ingelesez Erased bezala ezagutzen da, Latinoamerikan ere erabilia. Guztira 8 liburuki argitaratu egin zituzten. 2016an, A-1 Pictures-en ekoizpepean, Fuji TV kateko noitaminA programazio-blokean eman zen mangaren animeko egokitzapena, 2016ko urtarrilaren 8tik martxoaren 26 arte. Irudi errealeko (ingelesez, live-action) drama-telesaila atera egin zuten Netflix plataformaren bidez, 2017ko abenduaren 15ean.
Zeharkako sail bat (ingelesez, spin-off) izan da argitaratua ere bai, manga-sail gisa, 2016ko ekainaren 4a eta azaroaren 4aren artean. Beste zeharkako saila atera izan zen, kasu honetan eleberrietan, Hajime Ninomaek idatzitakoak, eta Kadokawako Bungei Kadokawa aldizkariak argitaratuak, 2015eko azaroaren eta 2016ko martxoaren bitartean.
Bilbea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioak Satoru Fujinuma jarraitzen du, nolabait "Berpizte" izeneko gaitasuna daukan gizon gaztea, zeinekin galzorizko gertakariren bat jazo baino momentu batzuk atzerago denboran itzultzeko gai den, berriz gertatu ez dadin saihesteko ahalmena emanez. Bere amaren erailketaren ondorioz, Satoruren gaitasunak bat-batean 18 urte atzera bidaltzen du, lehen hezkuntzara joaten zen garaira, honen bidez 2 klasekide eta hurbileko eskola bateko neskaren bizitzarekin akabatuko zuen bahiketa ekiditzeko.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Satoru Fujinuma (藤沼 悟 Fujinuma Satoru)
- Ahotsak: Shinnosuke Mitsushima (heldua), Tao Tsuchiya (haurra) (Japonieraz)
- Antzezleak: Tatsuya Fujiwara (heldua, filma), Tsubasa Nakagawa (haurra, filma), Yuki Furukawa (heldua, drama), Reo Uchikawa (haurra, drama)
- Satoru 28 urteko (anime, drama eta filman 29) mangaka eta Oasi Pizzako ordukako banatzaile bezala lan egiten duen gizona da. Hura jaio eta gero, honen aitak ama utzi zuen, eta honen ondorioz bizi da guraso bakarreko etxe batean. "Berpizte" izeneko gaitasuna dauka, zein mehatxuzko jazoera bat agitu aurretiko une batera darama, saihestu dezan. Umeen serie-bahitzaile baten nortasunaz ohartzen denean bere ama, lehenengoak erailtzen du, eta Satoruk egoera ikusi bezain laster ihes egiten du, poliziaren susmagarri litekeena baita, eta horrek bere abilidadeari eragiten dio, 18 urte atzera eramanez, aipatutako bahitzaileak 2 neska eta mutil bat hil egin zituen garaira zehatz-mehatz, horietako 2 klasekideak, bere jaioterrian. Satoruk azkenean saiatu eta lortzen du hiru heriotzak ekiditzea. Hori dela eta, bahitzaileak aintzira izoztu batera botatzen du pertsonai nagusia, bere egitasmo guztiak zapuzteagatik. Hamabost urte geroago, Satoru komatik altxatu eta bere oroitzapen batzuk galdu egin zituela deskubritzen du, bahitzailearen nortasuna barne. Oroitzapenak berreskuratu eta berehala Yashiro gelditzen du. Honi esker bere haurtzaroko traumek sorrarazitako hutsuneak betetzeko gai da eta behingoz aurrera egiteko ahalmena lortzen du, mangaka entzutetsua bilakatzeko ametsa egiazkoa bihurtuz. Bere umezaroan "Fight Wonderman!" fizkiozko sailaren jarraitzaile itzela zela jakiten da.
- Airi Katagiri (片桐 愛梨 Katagiri Airi)
- Ahotsa: Chinatsu Akasaki (Japoniera)
- Antzezleak: Kasumi Arimura (filma), Mio Yuki (drama)
- Airi bigarren hezkuntzako ikaslea eta Satoruren Oasi Pizza-ko lankidea da. Satorurekin moldatzen hasi zen zenbait egoeretan galzorizko jazoerak ekiditzeko konpontzeko gauza zela ikustean. Satoru bere amaren erailketagatik leporatua izan zenean Airi izan zen Satoruz fidatu zen gutxienetako bat, eta izan ere, bere bizitza bera jarri zuen arriskuan bahitzaileak bere etxea sutan jarri zuenean. Satoruren ustez, Kayoren berraragiztatzea litzateke, bitzuek hitz betegarri bera erabili baitute: Baka na no? ((バカなの, hitzez hitz: Ergela al zara?). Mangan, Satoruren galdutako oroitzapenak argitzeko gakoa da. Istoria osoan zehar, Satoru erabakitzen du behin iragana aldatuta etorkizunean ez duela Airi zertan ezagutuko, baina sailaren amaieran behin berriro elkartzen dira zubi baten azpian.