Dunbal
Dunbal | |
---|---|
danborra | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 211.212.1 |
Dunbala perkusiozko musika tresna bat da, menbranofonoen subfamiliakoa, danborra, danbolina, atabala eta tinbala bezala. Tinbala bezala, feltrozko muturra duen mailu batekin jotzen da.
Tamaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere tamaina, oso aldagarria izan daiteke. Orkestra sinfonikoetan agertzen dena, dunbal guztien artean, tamaina handienekoa da. Banda musikal eta pop-rock eta jazz taldeetan erabiltzen dena berriz, txikiagoa.
Bonbo legüeroa deritzona, beste dunbal guztien ezberdina da, hau, zilindrikoa baita, beste guztiak biribil-biribilak diren bitartean. Dunbal hau, danbolinaren antzerakoa da, baina luzeagoa eta Argentinan erabilia da
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perkusiozko musika tresna membranofono gehienak bezala, bere bi aldeetan du mintza, dunbal motaren arabera, material sintetikozkoa izan daitekeena edota animaliren baten larruarekin eginikoa.
Dunbal motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orkestra sinfonikokoa
- Pop-rock eta jazz taldeetakoa eta musika bandetakoa
- Bombo legüeroa
- Kultruma
- Tinya
- Lankege dunbala
Dunbala agertzen den musika-lan ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunbala Orkestra Sinfonikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohi, bakarra egoten da, orkestraren azkeneko lerroan, zuzendariagandik urrutien dagoen lerroan, perkusiozko beste musika tresnekin batera.
Dunbala pop-rock eta jazz musika taldeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunbala, kasu hontan, bateriaren erdialdean egoten da. Gainean, danborrak izaten ditu, eta, albo banatan, txindatak. Perkusiozko beste musika tresna batzuk ere izaten dira, danbor erredoblantea edo kaxa, adibidez.
Dunbala musika bandetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen ere, bakarra egoten da. Eta pop-rock eta jazz musika taldeetan egoten denaren oso antzekoa izaten da, baina, pop-rock eta jazz taldeetan, dunbala pedal baten bidez jotzen den bitartean, musika bandetakoa, orkestra sinfonikoetakoa bezala jotzen da, feltrozko mutur bat duen mailu batekin, alegia.