Bondage

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Strappado motako bondagea

Bondage hitzarekin BDSMarekin lotutako sexu-ekintza bat izendatzen da. Izen hau ematen zaio beste pertsona baten adostasuanrkein gorputza lotu, inmobilizatu edo mugimenduak ukatzeari helburu erotiko, estetiko edo/eta estimulazio somatosentsoriala lortzeko. Sokak, eskuburdinak, bondage zinta, edo lotzeko balio duen beste edozein objetu erabili daiteke helburu honekin.

Bondageak, bere horretan, ez dakar sadomasokismoa. Bondagea helburu bat izan daiteke, soka bondagean edo titi bondagean, adibidez. Sexu-ekintza gisa ere har daiteke, BDSM jarduera ezberdinekin konbinatuta. Izan ere BDSM akronimoan "B" letrak "bondage" adierazten du. Sexualitatea eta erotismoa garrantzitsuak dira bondagean, baina ez du zertan helburua izan behar. Estetika izan daiteke, adibidez, helburu bakarra, Japoniako shibari teknikan bezala.

Bikotekide aktiboak bere bikotekide pasiboa lotzeko izan ditzakeen arrazoiak asko dira, biana plazera izan ohi da helburua, batek bere sumisioarekin eta bestea bere dominazioarekin kontrola eta boterea igaroarazten diolako. Pertsona sadomasokistentzat bondagea beste helburu bat lortzeko tresna da, errazagoa baita modu honetan sexu-ekintza garatzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bondage Aldatu lotura Wikidatan