Booze & Glory
Booze & Glory | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres |
Musika mota | oi! |
Urteak | 2009 - |
Taldekideak | |
Mark Marlowski Chema Zurita Kahan Frank Pelligrano | |
Lehengo taldekideak | |
Bartez Mario Bubbles Tommy Liam | |
Informazio gehigarria | |
https://ffm.bio/boozendglory | |
Booze & Glory Londresen 2009an sortutako Oi! musika taldea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Mark (ahotsa), Liam (gitarra), Bartez (baxua) eta Mario (bateria) elkartu ziren. Liam ezik, gainerakoak poloniar jatorrikoak dira eta dagoeneko Londresko musika eszenan ezagunak ziren. 2010an atera zuten lehenengo diskoa, Always on the Wrong Side, eta hurrengo urtean bigarrena Trouble Free. Aldi berean single eta EPak ere atera zituzten eta "London Skinhead Crew" bideoklipak 20 milioi ikustaldi izan zituen[1].
2013an aldaketak izan ziren taldean. Bartez eta Mariok taldea utzi zuten eta haien ordez T. Cliché suediar baterijolea eta Bubbles sartu ziren taldean. 2014an talde berriztuak hirugarren diskoa atera zuen, As Bold as Brass[2].
2015etik aurerra aldaketa berriak etorri ziren eta jatorrizko taldetik Mark Marlowskik baino ez du jarraitzen. Kahan (gitarra), Chema (baxua) eta Frank (bateria) dira gaur egungo gainerako taldekideak.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]British Oi! deitu izan dena jotzen dute. Londresko langile klasearen ikuspegitik egiten dituzte hitzak Londresko skinhead ingurua deskribatuz eta garagardoa edateari buruzko abestiak ere badituzte. Londres, Inglaterra eta West Ham Uniteden aldeko abestiak egiten dituzte eta Ingalaterraz harro daudela esateaz gain beren burua apolitikotzat dute eta kideen jatorri ezberdinak ere goraipatzen dituzte.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esturioko albumak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Always on the Wrong Side (84 Records, 2010)
- Trouble Free (84 Records, 2011)
- As Bold as Brass (Step-1 Music, 2014)
- Chapter IV (2017)
- Hurricane (2019)
Bildumak[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oi! Ain't Dead (Split CD with Old Firm Casuals, Razorblade and The Corps, Rebellion Records, 2012)
- London Skinhead Crew (Singles Collection) (Step-1 Music, 2013)
- Swinging Hammers (Indonesian Crew) (Cass, Comp, 2014)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ DS Interview: Booze And Glory on their new album, the state of the UK Oi! scene, and England’s World Cup chances. DyingScene.
- ↑ (Ingelesez) McFaull, Hannah. (2014-01-28). «Louder Than War Interview: Booze & Glory» Louder Than War (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Booze & Glory» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Taldearen webgune ofiziala