Bost ahizpa
Bost ahizpa Aitor Aranak idatzitako polizia eleberri bat da, 2003. urtean argitaratua. Polizia eleberri klasikoen gaia aukeratu zuen egileak, misterioz eta krimenez betea. Eleberriak ospe handia lortu du; besteak beste, Txomin Agirre saria irabazi zuelako.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontaketa hau, 3. pertsonan dago idatzita, narratzaile orojakile batez kontatua, hau da, narratzaileak pertsonaiei buruz dena daki sentimenduak, gertaeren zergatiak... Bestetik Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen. Zehazki, 178 orrialdek eta 12 kapituluk banatzen da eleberri hau.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Misterioz jositako istorio bat da hau. Aspalditik harremanik ez duen familia bat da eta aitak bere alabei deitzen die banan-banan Arabako landetxe batera joateko asteburu pasa. Bost ahizpak hara joaten dira (baita ahizpetako baten alaba bat ere). Aspaldian ez dute aitaren berririk izan, txiki-txikitatik ez zuten harreman onik izan aita alabak. Landetxean, aitak ezusteko galanta emango die, aberats bilakatu dela, baina laster hiltzekotan da gaixotasun sendaezin baten ondorioz. Igandean bizirik irauten duen alabari emango diola oinordetza, baina alaba guztiak hilda badaude, aitaren abokatuak eramango du aberastasun osoa.
Orduan bere buruaz beste egiten du aitak eta bere emaztea bi tiroz hiltzen du. Ondoren, landetxean elkartu den familia pixkanaka-pixkanaka hiltzen doa asteburua pasa ahala.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leire: Amaiaren alaba da, hamabost urte ditu eta izeba guztietatik bakarra ezagutzen du (Garbiñe). Oso azkarra da.
- Amaia: Bost ahizpetako bat da, Leireren ama da, hogeita hamahiru urte ditu, Garbiñe eta Agustinarekin harreman ona du baina bikiekin ez, (Pilar eta Ana), txikitako arazoengatik.
- Pilar eta Ana: Bost ahizpetako bi dira. Pilarrek berrogeita hiru urte ditu eta beste ahizpekin ez du harreman ona txikitan oso txarto portatu zelako beraiekin. Ana andre edadetsua da eta beste ahizpekin ez du harreman ona txikitan oso txarto portatu zelako.
- Garbiñe: Bost ahizpetako bat da, Leireren izeba. Amaiarekin du harreman gehien asko lagundu diolako eta Agustinarekin ere oso harreman ona du.
- Agustina: Bost ahizpetako bat da, gizonezko gorputz batean jaio zen. Bera emakumea zela sentitzen zenez, emakumezkoen arropa janzten hasi zen. Izena ere aldatu zuen, Agustinetik Agustinara. 40 urte ditu.
- Mikel: Anaren mutil laguna, ezkutuan sartzen da etxera, Anaren gelan gordetzen da hasieran eta mutil ona eta jatorra dela ematen duen arren, oso gauza txarrak egiten ditu istorioan zehar.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://web.archive.org/web/20190207020127/https://www.ibaizabal.com/es/nuestros-productos/literatura/literatura-juvenil/a-partir-de-16-anos/bost-ahizpa
- https://www.agapea.com/libros/Bost-ahizpa-9788483258828-i.htm
- https://libros.pub/bost-ahizpa/