Bouroullec anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bouroullec anaiak oihartzun handiko diseinatzaileak dira. Anaien artean zaharrena Ronan Bouroullec (1971) da, eta gazteena Erwan Bouroullec (1976). Bretainiako otalurretan hazi eta hesitu ziren, nekazaritzan lan egiten zuten gurasoekin batera. Jatorri hori izanda, inork ez zuen pentsatu etorkizun handiko mutilak izango zirenik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabe garaitik, Ronan-ek diseinuarekiko grina adierazi zuen. Erwan-ek, aldiz, artearekiko zerikusia zuen eskolara joatea proposatu zien bere gurasoei, anai nagusiak landuko zituen proiektuetan parte hartu ahal izateko. Bateratze honek elkarlan oso emankorra eman zuen anai frantziarren artean.

Bouroullec anaiak 90. hamarkadatik aritu dira elkarlanean. 1997. urtean, lehenengo saria jaso zuten Pariseko “Salon du Meuble”-n aurkeztutako sukalde modular bati esker. Sari hau jaso ondoren, kontsumo- eta altzari-munduko enpresa ezberdinekin lanean hasi ziren, adibidez, Vitra, Kvadrat, Kartell, Alessi eta Cappellini besteak beste. Cappellini enpresaren nagusia, Giulio Capellini, izan zen Bouroullec anaien potentzialaz jabetu zen lehena. Hori dela eta, Bouroullec anaien lehenengo proiektuak Capellini enpresarako izan ziren.

2002. urtean, Vitra enpresarekin elkarlanean aritu ziren, eta sortu zituzten produktu ezagunen artean “Slow Chair” eta “Vegetal Chair” azpimarra daitezke. Altzarien munduan nabarmendu bezain laster, Magis eta Ligne Roset enpresek haiekin elkarlanean aritzeko nahia adierazi zuten. Ligne Roset enpresarentzat, Bouroullec anaiek “Facett” sofa sortu zuten, eta altzari tapizatuaren merkatuari itxura berria emateko helburuarekin altzairu garden kristalinoak sortu zituzten. Altzari merkatuarekin aritzeaz gain, ehungintzarekin zerikusia duten enpresekin ere lanean izan ziren, lehen aipatu den bezala, Suediako Kvadrat eta Issey Miyake enpresetarako.

Bouroullec anaien diseinuak mundu osoko museoetan aurki daitezke, adibidez, Musée National d´Art Moderne – Centre Pompidou, Pariseko Musée des Arts Décoratifs, New York-eko Museum of Modern Art, Art Institute of Chicago edo Londreseko Design Museum-ean.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bouroullec anaiek diseinaturiko hainbat produktuk bereizten ditu beste diseinatzaileengandik. Hauen artean hauek daude:

Osso aulkia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mattiazzi enpresarekin egin zuten lehen kolaborazioa. Aulki hau Osso bilduman dago, beste mahai eta besaulki batekin batera. Trinkoa den Osso aulkia edozein leku dotoretzeko gai da. Anaien esanetan, egurraren kalitateak eta atsegintasunak aulkia definitzen dute. Egur hau, astigar, lizar edo haritzarena izan daiteke, eta gainera, hainbat koloretan dago. CNC-ren bidez mekanizatutako egurrezko lau blokek eta lau hankek eratzen dute Osso aulkia. Ondoren, teknologia altuko sistema batek muntatzen ditu blokeak eta hankak.

Serif telebista:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serif izeneko telebista hau 2015eko urrian diseinatu zuten Samsung-entzat. Diseinatzaileak, normalean, gero eta sendoera gutxiagoko telebistak egiten saiatzen dira. Serif telebistaren kasuan, berriz, “I” itxurako forma dauka. Itxura honi esker, telebista zutunik jar daiteke, hanken laguntzarik gabe. Gainera, bere goiko aldean nahi beste objektu jarri daitezke. Horrela, telebista bat izateaz gain, apaingarria ere bada. Bitxia izan daitekeen arren, Bouroullec anaiek, pieza teknologiko bat diseinatzen zuten lehenengo aldia zen hau. Hortaz, telebista bat sortzeaz gain, etxeko edozein toki dotore dezakeen pieza sortu nahi zuten. Serif telebista zuri, gorri eta urdin ilun koloreetan dago salgai, eta baita 24, 32 eta 40 hazbeteko tamainetan ere. Honen detailerik txikienak ere ondo zaindu dira. Horrela, telebistaren atzeko aldea hainbat ehunek osatzen dute, bistan egon daitezkeen kable eta konektore guztiak estaliz.

Kaari bilduma:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estokolmoko diseinu- eta altzari-azokan, Artek marka finlandiarrari bilduma hau aurkeztu zioten. Bilduman mahai eta apalak daude, tolestutako metalezko laminetatik sortuak. Bi anaiek Artek markarentzako lan egin zuten lehenengo aldia zen. Lehen ideia, Artek-ek zituen mahaientzako hanka berriak diseinatzea izan zen, baina beranduago, ideia hau apalei eta beste hainbat mahaiei ere atxiki zitzaien. Metal-xaflek eta hauek heltzen dituzten egur trinkoek osatzen dute sistema hau. Horrela, mahai eta apalak eratzen dira. Mahaien kasuan, metalezko xaflek hanken lana egiten dute, gaineko egurra zuzen mantenduz. Bestalde, metal-xaflak hormari atxikitzen dira, gaineko egurra apal bilakatuz.

Gabrielen zutargia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zutargi hau Versalleseko gazteluan jarri den lehenengo obra garaikidea da. Gazteluko sarreran kokatuta dago. Pisuak eta grabitateak naturalki ematen diote forma zutargiari, hau da, ez dauka forma zehatzik. Swarovski markako 800 kristalez osatutako zutargi honek LED sistema bat darama bere baitan. Kristal hauek altzairuzko egitura bati esker mantentzen dira airean. Kristalen erabilera honek lehenaldia orainarekin lotzen du, antzina zutargiak erabiltzen baitziren. Horretaz gain, luminariako proiektu hau artelantzat har daiteke.

Quiet motion:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quiet motion delakoa BMW-rekin elkarlanean egindako proiektua da. Diseinatutako instalazio honetan lau plataforma biribil daude, eta beraietan jendea eseri daiteke. Plataforma hauek biratzen dute, zaratarik atera gabe.

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Bouroullec anaiek azken hamarkadan lortutako sariak eta aitorpen batzuk:

  • 2016-ko Designer of the Year -erako izendatuta daude.
  • 2011, Compasso d’Oro ADI Award saria, Steelwood aulkiagatik.
  • 2011, Designer of the Year saria, Now! Maison & Object-gatik, Paris.
  • 2010, Danish Design saria, Copenhague.
  • 2009, International Contemporary Furniture Fair (ICFF) saria, Vegetal aulkiagatik.
  • 2008, Finn-Juhl saria, Copenhague.
  • 2005, 2008, Red Dot “Best of the Best” saria, Worknest bulegoa eta Facett aulkiagatik.
  • 2002, Urteko diseinatzaileak, Pariseko Salón du Meuble.
  • 1999, New Designer saria, (ICFF), New York.
  • 1998, Grand Prix du Design, Paris.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuen erreferentziak:

  1. http://www.experimenta.es/noticias/industrial/osso-madera-hermanos-bouroullec-para-mattiazzi-2839/ - (azken kontsulta: 2016/06/16)
  2. http://www.xataka.com/televisores/cuando-la-tecnologia-es-menos-importante-que-el-diseno-samsung-serif - (azken kontsulta: 2016/06/16)
  3. http://www.neo2.es/blog/2015/02/bouroullec-crean-kaari-para-artek/ - (azken kontsulta: 2016/06/16)
  4. http://www.amorim.com/~amorim_news/2013_07/es/files/assets/basic-html/page12.html – (azken kontsulta: 2016/06/16)
  5. http://www.hermanmiller.com/global/es_lac/designers/bouroullec.html - (azken kontsulta: 2016/06/16)
  6. http://designaholic.mx/?s=bouroullec&button – (azken kontsulta: 2016/06/16)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bouroullec anaien biografia eta ibilbidea:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]