Brandeburgoko Atea Donostian

Koordenatuak: 43°19′04″N 1°58′37″W / 43.3178°N 1.9769°W / 43.3178; -1.9769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Brandeburgoko Atea Donostian
Kokapena
Koordenatuak43°19′04″N 1°58′37″W / 43.3178°N 1.9769°W / 43.3178; -1.9769
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1905
Arkitektura
ArkitektoaJose Goikoa
Áncora Elkarteak Maria Kristina zubiaren eta atearen trataera amankomuna eskatu du.

Donostiako Brandenburgoko Atea Norteko geltokiaren ondoan eraikin apaingarria da. 1905ean eraiki zuten, Maria Kristina zubiarekin batera eta harekin multzo berekoa da; Ataria eta Maria Kristina zubia elkarrekiko "koherenteak" dira, Áncora elkartearen arabera. Modu batez Berlingo ate ospetsua imitatzen du. Inguruan egin dituzten aldaketen ondorioz, 2013. urtean desegin eta 2015ean berreraiki zuten.[1] Eraikina izen ofizialik ez du eta hau, Brandenburgoko Atea, herriak umorez jarri dio

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina apaingarri hutsa da zeren eta, berez, ez da ate bat. Berez, trenbidearen beste aldera igarotzeko pasabidera eramaten du eta eraikitzeko jatorria bertan zeuden komun batzuetan zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864an eraiki zuten Norteko geltokia, eta ibaiaren beste aldearekin lotzeko beharraz ohartuta, 1893an egurrezko behin-behineko zubi bat eraiki zuten. 1905ean amaitu zuten Maria Kristina zubia. Zubia zeharkatzean, aurrean komun batzuk zeuden. Hiriko agintariei irudia ez zitzaien egokia iruditu, eta atari apaingarri bat eraikitzea erabaki zuten. Maria Kristina zubiaren moduan, 1905ean inauguratu zuten. Proiektua udaleko Sarasola ingeniariak eta Jose Goikoa arkitektoak egin zuten. Eraikitzeko baimena Trenbide Konpainiako zuzendariari eskatu behar izan zion Jose Elosegi alkateak, eta Parisera joan behar izan zuen horretarako.

Hormigoi armatuaz egina, gaur egun dagoena ez da jatorrizkoa, 2013an berreraikia baizik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]