Bredako errendizioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bredako errendizioa
Velázquez - de Breda o Las Lanzas (Museo del Prado, 1634-35).jpg
Jatorria
Sortzailea Diego Velázquez
Sorrera-urtea 1634
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura
Zabalera 367 zentimetro
Altuera 307 zentimetro
Genero artistikoa margolaritza historikoa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Pradoko Museoa
Bilduma Pradoko Museoa
Inbentarioa P001172

Bredako errendizioa (gaztelaniaz La rendición de Breda edo Las lanzas), Diego Velázquezek 1634-1635ean egindako margolana da.

Beste hamabi koadrorekin batera enkargatu zen hau, erresumaren balentriak guduetan isla zitzaten. Egun, serie hori (Zurbaranen margolan bat izan ezik, hura hondatu baitzen) El Prado museoan dago, nahiz eta elkarren ondoan ez dauden.

Margolan honetan ez dago odol edo arrandiaren islarik. Protagonistak, eszenaren erdian, hizketan ari dira, adiskideak balira bezala, eta ez arerioak. Izan ere, Spinola jeneralak ez dio aurkariari belauniko jartzen uzten. Alde horretatik, heroi militarra tradizioaz bestela irudikatu du Velázquezek. Errealismoz agertzen dira pertsonaiak, bai Spinola bera, Velázquezek bertatik bertara ezagutzen baitzuen, bai gainerako soldaduak, erretratuen antzera agertzen baitira haien aurpegiak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bredako errendizioa Aldatu lotura Wikidatan