Bridget Regan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bridget Regan
Bridget Regan by Gage Skidmore 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Bridget Catherine Regan
Jaiotza San Diego1982ko otsailaren 3a (38 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Eamon O'Sullivan (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa University of North Carolina School of the Arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm2125623
Bridget Regan, The Last Ship telesaileko aktoreen erdian.

Bridget Catherine Regan (Carlsbad (Kalifornia), 1982ko otsailaren 3a) telesailetako aktore estatubatuarra da. Legend of the Seeker telesailean Kahlan Amnell konfesorearen rolean egin zen ezaguna. Jane the Virgin, Agent Carter eta The Last Ship telesailetan ere aritu da. Antzerkian ere egin du lan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Diego hiriko Carlsbad hirian jaio zen irlandar jatorriko familia katoliko batean. Eskolan hasi zen antzerki lanetan parte hartzen eta Ipar Karolinako Antzerki akademian antzerki klasiko ikasketak burutu zituen. Ner Yorkera joan zen ondoren aktore lana bilatzera.

2006an hasi zen hainbat filmetan paper puntualak egiten, Blinders, The Babysitters eta Sex and the City. 2008an Legend of the Seeker telesaileko protagonista izateko aukeratua izan zen[1]. Terry Goodkind idazlearen Sword of Truth liburuetan oinarrituriko serie honetan Kahlan Amnell ama konfesorearen rola bete zuen[2] eta kultuzko seriea bilakatu zen[1]. Bi denboraldi iraun zituen soilik telesailak. 2009an Camp Wanatachi musikala ekoiztu zuen eta 2011 urtean New Yorkeko La MaMa Experimental Theatre Club antzokian ikusgai egon zena[3].

2013an Beauty & the Beast telesailean agertu zen gizonezko protagonistaren neskalagun ohiaren papera egiten[4]. Horen maitasun triangelu bat sortu zuen neska protagonistarekin (Kristin Kreuk) eta Bridget Reganen aurkako mezu ugari zabaldu ziren Twitterren. Lau atal bakarrik egin zituen Reganek telesailean[5]. 2013an bertan Murder In Manhattan filmeko aktore nagusietako bat bihurtu zen.

2014an Jane the Virgin telesailean ohiko aktorea bihurtu zen[6], gaur egun ere jarraitzen du tarteka agertzen, eta urte berean John Wick filmean hartu zuen parte. 2015ean Agent Carter telesaileko ohikoa bihurtu zen[7] Dorothy "Dottie" Underwood-en rolean. 2016an The Last Ship telesailean Sasha Cooper izan zen, Txinan dagoen diplomatiko estatubatuarra[8].

Komikizaleen artean jarraitzaile ugari ditu Legend of the Seeker egin zuenetik eta Wonder Woman izateko aktore egokia dela uste dute[9].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eamon O'Sullivan idazlea Zeelanda Berrian ezagutu zuen Legend of the Seeker grabatzen ari zela eta harekin ezkondu zen[10]. Bi seme-alaba ditu, 2010an jaio zen alaba eta 2018an semea.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
2006 The Wedding Album Kate
2006 Blinders Vivian
2007 The Babysitters Tina Tuchman
2008 Sex and the City Jatetxeko harrerakoa
2010 The Best and the Brightest[11] Robin
2011 Hide Annabelle Granger
2012 Frontier Hannah Strong
2013 Murder In Manhattan Alexandra "Lex" Sutton
2014 John Wick Addy
2015 The Leisure Class Fiona
2015 The Magic Stocking Lindsey Monroe
2015 Devil's Gate Maria Pritchard

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2006 Love Monkey emakumea kapitulu batean
2006 The Wedding Album Kate atal pilotuan
2006, 2007 Law & Order: Criminal Intent Claudia Shankly bi kapitulutan
2007 Six Degrees Diana Foss kapirulu batean
2007 The American Experience Angelica Shippen kapitulu batean
2007 The Black Donnellys Trish Hughes Lau kapitulutan
2007 Supreme Courtships[12][13] Holly telefilmea
2008 New Amsterdam Daphne Tucker kapitulu batean
2008 - 2010 Legend of the Seeker Kahlan Amnell protagonista, 44 kapitulutan
2011 NCIS: Los Angeles Elizabeth Smith kapitulu batean
2011 Hide Annabelle Granger telefilmea
2011 Person of Interest Wendy McNally kapitulu batean
2012 The Frontier Hannah Strong telefilmea
2012 Perception Victoria Ryland bi kapitulutan
2013 Murder in Manhattan Lex Sutton telefilmea
2013 Beauty & the Beast Alex Salter 4 kapitulutan
2013 Sons of Anarchy Escolta kapitulu batean
2013 - 2014 White Collar Rebecca Turner 10 kapitulutan
2014 - 2019 Jane the Virgin Rose 18 kapitulutan
2015 The Good Wife Madeline Smulders kapitulu batean
2015 - 2016 Agent Carter Dottie Underwood 10 kapitulutan
2015 Magic Stocking Lindsey Monroe telefilmea
2016 - 2018 The Last Ship Sasha Cooper 13 kapitulutan
2017 Christmas Getaway Emory telefilmea
2019 MacGyver Charlotte Cole 3 kapitulutan

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1999 Sweet Bird of Youth
2005 The Scottish Play Eden
2005 Children and Art
2007 - 2008 Is He Dead? Cecile Leroux
2008 Project Shaw - Geneva[14] Begonia Brown

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sahakians, Sandrine. (2009). Interview: BRIDGET REGAN (Kahlan Amnell) from "Legend of the Seeker". tvequals.com.
  2. (Ingelesez) «Kahlan Amnell» Sword of Truth Wiki . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  3. «Camp Wanatachi: In Concert» www.nymf.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  4. (Ingelesez) Mitovich, Matt Webb; Mitovich, Matt Webb. (2012-11-05). «Beauty and the Beast Scoop: Seeker Star Bridget Regan to Recur As [Spoiler»] TVLine . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  5. (Ingelesez) «Legend of the Seeker's Bridget Regan Feels First-Time Backlash on Beauty and the Beast | TV Guide» TVGuide.com 2013-02-06 . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  6. «"Jane the Virgin" has lesbian characters and other reasons to watch the premiere tonight» AfterEllen 2014-10-13 . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  7. (Ingelesez) Stedman, Alex; Stedman, Alex. (2014-11-06). «‘Marvel’s Agent Carter’ Adds ‘White Collar’ Actress Bridget Regan to Cast» Variety . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  8. (Ingelesez) Petski, Denise; Petski, Denise. (2015-10-21). «‘The Last Ship’ Casts Bridget Regan As Regular» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  9. (Ingelesez) «7 Actresses Who Could Play Wonder Woman in 'Justice League'» ScreenRant 2013-02-06 . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  10. (Ingelesez) «Bridget Regan | TV Guide» TVGuide.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-01.
  11. Movie: The Best and the Brightest
  12. Supreme Courtships - TV.com
  13. TV serie: Supreme Courtship on The Internet Movie Database
  14. Project Shaw - Geneva

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]