Brokosoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brokosoma multzoa.

Brokosoma Hemiptero ordeneko Cicadellidae familiako intsektuek jariatzen dituzten granulu mikroskopiko bereziak dira. Granulu horiekin emeak bere gorputza estaltzen du eta kasu batzuetan arrautzak ere bai.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezierazko βρóχoς ("brochos": sarea) eta σωμα ("soma": gorputza) hitzen elkarketatik eratu da izena, izan ere granulu hauek barnealde hutsa eta sare itxurako azal konplexua erakusten baitute. Granulu bakoitzak futboleko baloi baten egitura du azalean eta proteinaz eta agian lipidoz osaturik dago. 0'2 eta 0'7 mikrometro arteko diametroa du[1]. 1952an aurkitu ziren, mikroskopio elektronikoaren bidez.

Espeziearen arabera itxura desberdina izan dezakete brokosomek. Gehienak esferikoak badira ere badaude luzeak direnak ere[2].

Jariaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homalodisca vitripennis emea.

Malpighiren tutuetako guruin zelula espezializatuek sortzen dituzte. Golgi aparatuak isurtzen ditu tutuaren lumenean eta horrela uzkitik likido tantatan disolbaturik ateratzen dira[3]. Emeak atzeko hankak erabiliz gorputza atondu egiten du eta hauetan dituen arantzek brokomosomak gorputz osoan zehar barreiatzen ditu[4]. Amerikako espezie batzuek arrautzak ere estaltzen dituzte brokosomaz[2].

Aire laginetan ere aurkitu izan dira brokosomak, aerosol gisara ere barreiatzen dituztela iradoki izan da. Horregatik beste intsektu batzuetan ere aurkitu dira, baina haiek sorturikoak izan beharrean kutsatu izanagatik dela pentsatzen da[5].

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brokosomak oso hidrofobikoak dira eta ura aldarazten dute. Intsektuak berak jariatzen dituen hainbat likido narritagarrietatik babesteko balio du[6], bai eta arrautzek izaten dituzten bizkarroien aurka egiteko ere[7].

Azkenik kamuflatzeko ere erabiltzen du, hosto lehorraren itxura ematen baitio intsektuari[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Smith D.S. & Littau V.G.. (1960). Cellular specialization in the excretory epithelia of an insect, Macrosteles fascifrons Stål (Homoptera). Journal of Cell Biology 8:, 103-133 or..
  2. a b Rakitov R.A.. (2004). Powdering of egg nests with brochosomes and related sexual dimorphism in leafhoppers (Insecta, Hemiptera, Cicadellidae). Zoological Journal of the Linnean Society 140:, 353-381 or..
  3. (Ingelesez) «Structure and Function of the Malpighian Tubules, and Related Behaviors in Juvenile Cicadas: Evidence of Homology with Spittlebugs (Hemiptera: Cicadoidea & Cercopoidea)» Zoologischer Anzeiger - A Journal of Comparative Zoology 241 (2): 117–130. 2002-01-01  doi:10.1078/0044-5231-00025. ISSN 0044-5231. (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  4. Rakitov R.A.. (2009). Brochosomal coatings of the integument of leafhoppers (Hemiptera, Cicadellidae). S.N. Gorb (ed.), Functional Surfaces in Biology, Vol. 1, 113-137 or. ISBN 978-1-4020-6696-2..
  5. (Ingelesez) Rakitov, Roman. (2011-06-01). «Contamination as the Cause of Erroneous Records of Brochosomes» Psyche (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  6. Rakitov, Roman; Gorb, Stanislav N.. (2013-10-06). «Brochosomes protect leafhoppers (Insecta, Hemiptera, Cicadellidae) from sticky exudates» Journal of The Royal Society Interface 10 (87): 20130445.  doi:10.1098/rsif.2013.0445. PMID 23904586. PMC PMC3758005. (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  7. (Ingelesez) Velema, Hans-Paul; Hemerik, Lia; Hoddle, Mark S.; Luck, Robert F.. (2005). «Brochosome influence on parasitisation efficiency of Homalodisca coagulata (Say) (Hemiptera: Cicadellidae) egg masses by Gonatocerus ashmeadi Girault (Hymenoptera: Mymaridae)» Ecological Entomology 30 (5): 485–496.  doi:10.1111/j.0307-6946.2005.00731.x. ISSN 1365-2311. (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  8. (Ingelesez) «Leafhoppers use tiny light-absorbing balls to conceal their eggs» Science News 2017-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]