Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne
Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne |
Ekoizpen lekua | Baiona |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (SSLA) erakunde zientifiko-kulturalak, hiru hilean behin, argitaratzen duen buletina da, bere prentsa organoa.
Elkarte zientifikoak Baionako Euskal Museoan du egoitza, eta 1873an sortu zenetik argitaratu zen buletina Baionari, Ipar Euskal Herriari buruz, eta Landei eta Bearnori buruzko artikulu ugari publikatu ditu. Camguilhesnek indize analitiko eta onomastiko bat argitaratu zuen 1930ean[1].
1874-1912 urteetan Bulletin de la Société des sciences et arts de Bayonne izenarekin argitaratu zen; 1913-1921 urteetan, Bulletin trimestriel - Société des sciences, lettres et arts de Bayonne; 1922-1927an. Bulletin trimestriel - Société des sciences, lettres, arts et d'études régionales de Bayonne izenarekin eta 1928-1989an Société des sciences, lettres & arts de Bayonne.[2] 1989an Revue d'histoire de Bayonne, du pays basque et du Bas-Adour izena hartu zuen.
Luzaz artikuluak historiaz, aurrehistoriaz, literaturaz, euskal letretaz, zientzietaz, arte-ederretaz, arkeologiaz, arkitekturaz eta hirigintzaz ere argitaratu baziren, gaur egun gehienbat tokiko historia dute aipagai: eskualdeko historia, historia politikoa, militarra, itsasokoa, erlisionezkoa, ekonomikoa. Beste hein batean ere lanak badaude demografia eta geografiaz. Elkarteak urtero mintegiak antolatzen ditu, eta mintzaldiak usu programatzen, betiere bere hautuzko gaietan.
Elkartearen buletina osoki gordea da Frantziako liburutegi nagusian (eta tokiko liburutegietan), izenburu desberdinetan kronologikoki sailkatuak. BnFak zenbakitzen ari ditu elkartearekin adosturik (2022an 1873tik 1935era egina da eta sarean ezarria Gallican).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Bulletin de la Société des Sciences, Lettres, Arts et D'études Régionales de Bayonne - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «Gallica» gallica.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ numerikoak.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).