Burdindogi

Koordenatuak: 42°59′56″N 1°33′07″W / 42.999°N 1.552°W / 42.999; -1.552
Wikipedia, Entziklopedia askea
Burdindogi
Datu orokorrak
Garaiera1.244
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′56″N 1°33′07″W / 42.999°N 1.552°W / 42.999; -1.552
MendikateaSaioako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Burdindogi, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Ingurune ederrean kokatuta dago Burdindogi, basoak, gehienetan pagadiak, menderatutako eremu zabal baten erdian.

Baditu inguruan beste hainbat gain bere artean babesten dutenak, hainbat mendikateren elkargunea baita. HE.an Leateko Gaina eta Goitiko Gaina (Goitean), azken hau gain nabarmen eta borobila, Katalagoan egon ez arren buzoia duena. H.ko katean Urdanatz eta Baratxueta / Usetximendi hurrenez hurren, Katalogoko mendiak biak eta ibilbide berean bisitatzeko moduan. IMan, berriz, Eride Gaina, eta Zuriain aldera abiatzen den bizkar luzea. Tontorretik gertu dagoen Santo Kristoren Ermitak eman dio seguraski gainontzekoen artean nabarmentzeko aukera.

Mendekosteko astelehenean ospatzen da (zen?) bertan erromeria. Pagadiak eta han hemenka sakabanatutako haritz zaharrek estaltzen dute erabat tontorra eta honen ingurua. Gandorrean iparraldera jausten den aldapak agerian utzitako haitz bakan batzuk, tontorraren pare gelditzen direnak. Tontorra atzemateko hildako mendizale baten oroimenez ezarritako buzoia jasotzen duen haitza bilatu beharko duzue, gandorreko haitz lerroari jarraituz. Inguru horretan ibiltzeko komenigarria da iparrorratza edo GPSa eskura izatea, inguruko basoak eta orografia apalak orientazioa zailtzen baitute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Burdindogi (Mendikat)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]