COBOL

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

COBOL (COmmon Bussines-Oriented Laguageren akronimoa; euskaraz: Enpresa Aplikazioetara Zuzendutako Lengoaia Orokorra) 1959tik 1961era bitartean bideraturiko programazio-lengoaia. Oinarri gisa ingelesa erabiltzen du. COBOLen ezaugarri nagusia irakurtzeko erraztasuna da. Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak eskatzen duen lengoaia izatea, datuen egituretan egiten duen enfasia eta ingelesaren antzeko sintaxia dira lengoaia honek halako arrakasta izateko arrazoiak. COBOLen idatzitako programak lau zatitan banatu ziren: Identification, Enviroment, Data eta Procedure. Identification sailak programaren izena zehazten du, eta programaren informazio orokorra du, hala nola egilearen izena, idatzi zen data eta erabileraren deskripzio txiki bat, eta programatzaileak erantsi nahi dion beste edozein agiri. Enviroment sailak zehazten du zein ekipo ari diren erabiltzen, eta programan sartzeko eta irteteko erabiltzen diren artxiboak. Data sailak programan erabiltzen diren datuak deskribatzen ditu. Procedure sailak, berriz, programaren ekintzak diktatzen dituen prozedura-zatia hartzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: COBOL Aldatu lotura Wikidatan