Cad Goddeu
Itxura
Cad Goddeu | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ezezaguna |
Izenburua | Cad Goddeu |
Jatorrizko herrialdea | Gales |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Middle Welsh (en) |
Cad Goddeu (gales ertainez: Kat Godeu, euskaraz: «Zuhaitzen Gudua») Galesko Erdi Aroko poema bat da, Taliesinen Liburua izeneko XIV. mendeko eskuizkribuan gorde dena. Poemak Gwydion azti legendarioari buruz hitz egiten du, honek basoko zuhaitzak bizidun bilakatzen dituenean bere armadaren alde borrokatzeko. Poema ezaguna da bere sinbolismo ilunagatik, eta bere inguruan sortu diren interpretazio guztien ondorioz.