Edukira joan

Calonarius aureopulverulentus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calonarius aureopulverulentus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCalonarius
Espeziea Calonarius aureopulverulentus
BasionimoaCortinarius aureopulverulentus

Calonarius aureopulverulentus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Cortinarius aureopulverulentus, Phlegmacium aureopulverulentum.

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik lautura forma irregular samarrarekin, ertz tolestu-borobilduarekin, erradialki fibrilatua, hezetasunean likatsua, distiratsua lehorrarekin, horitik oliba antzekora, arre-oliba antzekoraino, tonalitate gorrixka edo urdinxkekin. Ertza betik hori-urre bizi kolorekoa errezelaren hondakinengatik, geruza banangarria eta zapore gozokoa.

Orriak: Gutxi samar, erantsi-itsatsiak, urdinxka-moretik, batzuetan tonu oliba antzekoekin, arre zikin koloretarakoak. Ertza pixka bat gorabeheratsua.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, hori zikin kolorekoa, goialdea orrien kolorekoa, Erraboila ertzean pruina horixka bereizgarriarekin estalita hankaren oinarrian, marjinatua eta zeiharra, hori-urre koloreko errezelaren hondarrekin.

Haragia: Zurixka, urdinxka kapelaren azalaren azpian eta hankaren kanpoaldean erraboilaren goialdean pixka bat hori-okre kolorekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabe.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Aureopulverulentus epitetoa latinetik dator, urrezkoa, esan nahi duen “aureus” hitzetik, eta hautseztatua, esan nahi duen, “pulverulentus” hitzetik. Pruina horiagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susmagarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso mistoetan, Fagus eta Picea basoetan, baina baita Picea basoetan bakarrik ere, lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Austria‎, Norvegia‎, Suedia‎, Finlandia‎, Estonia‎, Erresuma Batua.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 173 or. ISBN 84-282-0887-5 (T.4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Calonarius aureopulverulentus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]