Calvin's Beer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calvin's Beer
Datuak
HerrialdeaEspainia

Calvin's Beer Madrilen ezarri den lehenengo garagardo natural lantegia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. urtean eman zion hasiera jarduerari, 45000 litro garagardo urtean ekoizteko ahalmena duen garagardotegi bat eta Madrilgo lehenengo taberna propio bat irekiz.

Ondoren,ekoizpen ahalmena bikoiztu zen 2009. urtean erositako makineria berria eta Madrilen bertan bigarren taberna irekitzeari esker.

Era berean, 2010.ean Alicante-ko lehenengo taberna ireki zuten, bertako merkatuan gehiago murgiltzeko aukerarik dagoen ikusteko proiektu gisa.

Taberna eta jatetxe espezializatuei ere garagardoa eskaintzen dute, bertako marka pertsonala jartzeko aukera izanik nahi izan ezkero.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Calvin's Tostada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lager garagardoa, Munich estilokoa, Munich, Pilsen eta beste malta mota batzuk erabiliz ekoiztua (%100 garagar malta). Challenger eta Saaz lupuluak. Kobre kolorekoa, ogi txigortuaren, gerezi eta melokotoi antzeko usainekoa. % 4,8 alkohol bolumenekoa. Ez da inolako gehigarririk erabiltzen, 1516-ko Lege Alemaniarraren arabera egiten baitute garagardoa, garagarra, lupulua, ura eta legamia bakarrik erabiliz.

Calvin's Pils[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lager garagardoa, 100% Pilsen maltaz ekoiztua. Challenger lupulua erabiltzen da. Kolore horixka du, eta malta gozoaren zapore puntu bat du, malta motak ematen diona. Oso garagardo ariña da, errez edaten dena. % 5 alkohol bolumenekoa.Haue ere, 1516-ko Lege Alemaniarraren arabera egiten duten garagardoa, garagarra, lupulua, ura eta legamia bakarrik erabiliz.

Calvin's Negra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lager garagardoa, Schwartzbier estilokoa, Pilsen malta eta malta beltzagoak erabiliz ekoiztua. Challenger eta Saaz lupuluak gehitzen dira. Beltz kolorekoa, apar paregabea eta xigortu usaina, mikatza baino zapore gozoagoa du, kafe eta erregaliz usainak ere nabari daitezke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]