Campanades a morts
Campanades a morts | |
---|---|
Lluís Llachen albuma | |
Egilea(k) | Lluís Llach |
Argitaratze-data | 1977 |
Izenburua | Campanades a Morts |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | LP, disko konpaktu, musika-streaming eta Kasete |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | singer-songwriter music (en) ![]() |
Hizkuntza | katalana |
Iraupena | 30:17 minutu |
Diskoetxea | Movieplay |
Zatiak | 5 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Lluís Llach's albums in chronological order (en) ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() |
Campanades a morts Lluís Llach abeslariak 1977an plazaratu zuen albuma da. Gai nagusia Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian oinarrituta dago. Abestia sarraskiaren gau berean konposatu zuen eta 1977an Mendizorrotzeko kiroldegian eman zuen lehen aldiz zuzenean, Mikel Laboak lagunduta. Albumari izenburua ematen dion abestiak A alde osoa hartzen du.[1] Albuma, 1979an, Ràdio 4 irrati kateak emandako Urteko Disko Katalanaren sariaren lehen edizioa irabazi zuen. 2006ko martxoaren 3an, Llachek konposizio hori interpretatu zuen Gasteizko Fernando Buesa Arena pabiloian, gertakari horien 30. urteurrena oroitzeko.[2]
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esan bezala, diskoaren A alde osoa hartzen du “Campanades a morts” abestiak.
B aldean, beste lau konposizio datoz. “A la taverna del mar”, Gabriel Ferraterrek Konstandinos Kavafisen poema baten bertsioa; “Laura”, Laura Almerich gitarra-jotzaileari eskainitako kanta; “Vinyes verdes vora el mar”, Josep Maria de Sagarraren poema baten musikalizazioa; eta, azkenik, “Cançó d’amor”, ziur aski Lluís Llachen lanik konplexu eta arrakastatsuenetako bat.[3]
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Campanades a morts, ia 18 minutu irauten duen kanta.[4]
- A la taverna del mar
- Laura
- Vinyes verdes vora el mar
- Cançó d'amor
Fitxa teknikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Produkzioa: Movieplay 17.0915/8 LP. 1977 (Fonomusic 892040/9 1989n berrargitaratuta)
- Musika-konponketak: Manel Camp eta Lluís Llach
- Musika zuzendaria: Manel Camp
- Grabazio zuzendaria: G. de la Puerta
- Soinu ingeniariak: Alan Florence eta Joan Sirvent
- Grabazio estudioak: Sonoland i Gema
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) "Campanades a mort" abestiaren zuzeneko interpretazioa, YouTube.