Carlos Pradoren etxea

Koordenatuak: 43°20′11″N 3°00′27″W / 43.336318°N 3.007614°W / 43.336318; -3.007614
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Pradoren etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′11″N 3°00′27″W / 43.336318°N 3.007614°W / 43.336318; -3.007614
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
Ondarea
EJren ondarea145

Carlos Pradoren etxea Getxo udalerriko oso alde garrantzitsuan dago, Neguriko lorategi-eremuan, La avanzada Etorbidearen ertzean.Eskualdeko estiloaren araberako etxea da, eta ezbairik gabe, euskal jauregi barrokoetan oinarritzen da, tartean elementu ingeles batzuk dituen arren.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau aldeak agerian dituen eraikina da, aldapa handiko orubean dago kokatua, eta fatxada. Oin laukizuzen zapala du eta lau isuriko teilatua du landutako harburuetan bermaturik. Fatxada nagusiaren altxaeran sotoa, behe-oina eta beste bi oin ageri dira inposta-lerro hiruz bereizirik, eta horietan forma askotako bao ardatz bost ikusten dira. Sotoan garajerako ate hiru daude, erdi-puntukoak. Behe-oinean egutera dinteldun bat altxatzen da, eta kolomen gainean neurri bereko terraza bat zabaltzen da lehenengo oinaren parean. Azken solairuan balkoi irten burdinsaredun bat dago. Alboko fatxadan bi begiratoki triangeluar irten aurkezten dira (Oriel-window) eta horien gainean, hiru arkuteria beheratu, adreiluz itsutuak eta bao dinteldunak, euskal molde berrien araberakoak. Bao guztien inguruetan orejetak aurkezten dira, eta batzuk kareldunak dira. Kalitate oneko silarriz egina da, eta eskantzuetan katea-itxurako bordatuak ageri dira. Neurri handiko eraikina da eta oso kalitate onekoa da maila guztietan.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Pradoren etxea Aldatu lotura Wikidatan