Getxo

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak: 43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Getxo
 Bizkaia, Euskal Herria
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.

Getxo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Getxo
AlkateaAmaia Agirre (EAJ)
Posta kodea48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930
INE kodea48044
Herritarragetxoztar, getxotar
Kokapena
Koordenatuak43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Map
Azalera12 km²
Garaiera50 metro
Distantzia15,6 km Bilbora
Demografia
Biztanleria76.104 (2023)
−261 (2022)
alt_left 41.485 (%54,5) (%47,9) 36.461 alt_right
Dentsitatea6.668,83 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,53
Zahartze tasa[1]% 23,97
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,1
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,99 (2011)
Genero desoreka[1]% 4 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,13 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,82 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 11.81 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.getxo.net/

Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometro iparraldera. 77.759 biztanle dituenez, Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.

Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko Neguri auzoa.
Areetako etxe bat, Las Mercedes izenekoa.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxok hainbat auzo ditu:

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxok honako muga hauek ditu:

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.

Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko udalerri osoa Gobela ibaiak zeharkatzen du. Horren bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura, Bolue errekaren urez.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean dugu, itsasoratu aurretik.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen. 1856an, Madozen desamortizazioa aprobetxatuz, Máximo Aguirrek Lamiakoko padurak erosi zituen Biarritzeko estiloko bainuetxe bat drainatzeko eta eraikitzeko,[5] Bizkaiako proiektatutako urbanizaziorik handiena bihurtu zen 1876ko Bilboren handitze-plana arte.

Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko armarria: "Kaltea dagianak bizarra lepoan".

Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Otsoak ahoan lapurtutako arkume bat daroa eta atzera begira doa, ezkerretarantz.

Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: KALTEA DAGIANAK BIZARRA LEPOAN. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak haren atzetik joango direlako.[6]



Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.

XX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.

Getxoko biztanleria

Politika eta administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko udaletxea Algortan.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Getxon» eta «Getxoko alkateen zerrenda»

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta Imanol Landa bihurtu zen alkate.

2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJren izenean Amaia Agirre hautatu zuten alkate. Udalbatza berria osatzeko bilkuran, Agirrek jaso zituen EAJ/PNVren 11 zinegotzien botoak. PPren hautagaiak, Eduardo Andradek, bost jaso zituen, bere taldearenak; EH-Bilduren hautagaiak, Nerea Guijarrubiak, bere alderdiaren lauak; eta Elkarrekin Podemosen hautagaiak, Ignacio Roblesek, bere taldeak lortutako bi zinegotzienak. PSE-EEk boto zuria eman zuen.[7]

Getxoko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 25
13.625 (% 34,81)
11 / 25
16.344 (% 39,37)
Alderdi Popularra (PP)
5 / 25
7.431 (% 18,98)
5 / 25
6.881 (% 16,58)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 25
5.760 (% 14,72)
4 / 25
6.311 (% 15,20)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
2 / 25
4.170 (% 9,91)
3 / 25
4.420 (% 10,65)
Getxoko Udal Kandidatura (GUK) -> Ahal Dugu
4 / 25
5.809 (% 14,84)
2 / 25
3.334 (% 8,03)
Ciudadanos (C's)
1 / 25
2.362 (% 6,03)
0 / 25
1.357 (% 3,27)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Getxok izandako alkateen zerrenda:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Jesus Javier Agirre Bilbao 1979 1980 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Urretxua Libano 1980 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Ramon Barquin Gaztelurrutia 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier de Sarria Landarte 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Humberto Cirarda Ortiz de Antiñano 1991 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Zarraoa Zabala 1999 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Landa Jauregi 2007 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amaia Agirre Muñoa 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria Gizonezkoak Emakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria zeharkatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneetatik igarota.

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Getxo zeharkatzen du, eta udalerrian honako geltokiak ditu:

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko honako lineak udalerria zeharkatzen dute:


Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoko Josefina Mota[8] (Ahotsak[9] proiekturako)

Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera[10] udalerriko biztanleriaren % 48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, % 19,9 dira. Gainontzeko % 31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera[11] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (% 9tik % 19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen % 4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko % 3,40tik 1997ko % 4,68ra).

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak eta jardunaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areetako Mesedeetako Andra Mariaren eliza
Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia
  • Aixerrota: Galea lurmuturrerako bidean kokaturik dagoen haize errota da, Getxoko (Bizkaia) Elexalde auzoan. Errota 1727. urtean eraiki zen, Bizkaiko Jaurerriak XVIII. mendearen hasieran pairatzen zegoen lehortearen ondorioz. Antza denez, Edmundo de Shee ( edo O'Shea) deitutako irlandar batek eraiki zuen, funtzionatzeko ura behar ez zuen haize-errota bat lortu eta era horretan, aberasteko. Dena dela, eraiki eta gutxira etorri ziren berriro euriak eta ur-errotak berriro hasi ziren lanean, denboraren poderioz Aixerrotakoa erabilpen gabe geratu zelarik. Aixerrotaren arkitektura beste Bizkaiko haize-erroten antzekoa da, hots, kono moztuaren forma du, Mantxako haize-errotek ez bezala, zeinak zilindrikoak diren. Bestalde, Mantxako errotak XVI. mendearen bukaeran eraiki zituzten eta Bizkaiko haize-errotak (Aixerrota barne) XVIII. mendearen hasieran. XX. mendearen bukaeran birmoldatu zutenez geroztik, arte galeria bat dago errotan eta, alboko eraikinean, jatetxe bat.
  • Amorotoena etxea: Getxoko Algorta auzoan kokatua, Amorotoena etxeak berriztatze eta aldaketa ugari izan du bere historian zehar. Aipagarriena, XIX. mendean baserri izatetik (baserri arkitekturaren tipologia izatetik), «Algortako etxe» itxura hartzera pasatu zenean gertatu zen. Arotz-lanak utzitako diseinua Bizkaiko kostaldeko etxeetan askotan agertzen den ezaugarrietako bat dugu.
  • Andra Maria eliza: Getxoko Andra Mari auzoan dagoen eliza da. Andra Maria eliza Getxoko udalerriaren fundazio-garaiko hirigunea da. Balio historiko handia du, oso antzinakoa —XII. mendekoa— delako eta Getxoko gizartearen, gizataldearen eta erlijioaren historiaren zati izan delako. Landa-eliza da, barroko latzekoa, apaingarririk gabekoa. Gurutze latinozko oinplanoa duen tenplua da, lau atal ditu, burualde poligonala eta gurutzadura. Dorrea ez dago erdi-erdian eta lau gorputz ditu kupulan errematatzen direnak. Sarrera nagusia hegoaldeko alboan dago eta elizpeak babesten du; elizpeak zurezko zutoin zuzenak ditu eta harrera aurreko gunea da. Eliza dagoen toki berean egon zen jatorrizko eliza erromanikoa.
Eguzkialde jauregia, Bizkaian XX. mendeko arkitekturaren elementu adierazgarriena eta ezagunena.[17]
  • Galeako gotorlekua: Galea lurmuturrean kokaturik dagoen gaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran, Getxon (Bizkaia). 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da; eta, Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena. Galea lurmuturreko itsaslabar ikusgarrietatik, Bizkaiko eta Kantabriako kostaldeko lurralde zabalak kontrolatzen ditu. Horregatik, txoko hori berehala toki estrategiko bihurtuko zen historian, Abrako golkoaren zelatari gisa. Bere talaietatik, arretaz zelatatzen zituzten itsasontzi etsaien belak eta kostaldera hurbiltzen ziren baleen arnasotsa aditzen zuten.[20]
Lezama-Legizamon jauregia, Bizkaiko jauregi burges ezagunena.
  • Lezama-Legizamon jauregia: Getxoko Neguri auzoan dago. José María Basterra arkitektoak diseinatu zuen, 1902. urtean, Lezama-Legizamon familiarentzat. 1919. urtean, Manuel María Smithek erreformatu zuen. Arkitekturari, ingurumenari, lekukotasunari eta eszenografiari dagokienez, interes handiko multzoa da; XX. mendeko lehen hereneko Bizkaiko jauregi burges ezagunena da, zalantzarik gabe. Luis Lezama-Legizamon Sagarminaga enpresaburu, politiko tradizionalista eta bibliofiloak eta haren emazte Felisa Zuazolak eskatuta eraiki zuten, 1903. urtean. Orduz geroztik bizilekutzat erabili da, eta familia berari lotuta egon da.
  • Martínez-Rivas etxea edo Santa Clara jauregia: Neguri auzoan dago, Foruak kaleko seigarren zenbakian. 1902an diseinatu zuen José María Basterra arkitektoak, Pedro Chalbaudentzat, eta old english izeneko arkitektura estiloari jarraikiz eraikita dago.
  • Olozaga etxea: Algorta auzoan dago, Basagoiti eta Algortako etorbideen ertzean. Leku abantailatsuan, San Ignazio eliza eta plazaren aurrean. Rosada izenez ere ezaguna, hispanoamerikar arkitektura zibil eta urbanoaren barruan sailkatuta dago; izan ere, tipologia kolonialekoa da.[21]
  • Rosales egoitza: Neguri auzoko jauregi bat da, XX. mendearen hasieran eraikia. Rafael Garamendi arkitektoak diseinaturiko landetxea hau 1917 eta 1920. urteen artean eraiki zuten, Juan Jose Uriberentzat. Garai hartako Getxoko eraikin gehienetan bezala, ingeles estiloa da nagusi, ekarpen erregionalisten nahastearekin.

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getxoztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko irailaren 13an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindiaren 1979ko erabakiaren kopia. .
  5. «Máximo Aguirre Ugarte» Auñamendi Eusko Entziklopledia.
  6. Hiruka.eus 174 zk. 26/44 orrialdea. Joseba Santxo: "(...) otso batek hildako artxoa daroa ahoan, eta atzera begira dago, kaltea egin baitu. Baina zer dela eta kontua, noizbait hitzaren eta irudiaren arteko kate hori eten egin da, egungo armarrian otsoa aurrera begira ageri delako. Anekdota: behin udaletxera joan nintzen galdetzera zergatik egin zuten irudi aldaketa hura, eta ea ez ziren ohartu irudia aldatzean (otsoa aurrera begira jarrita) hitzezko mezuak zentzua galtzen zuela. Eta erantzuna mundiala izan zen: diseinatzaileak esan du atzera begira jarrita oso zikin eta nahasi geratzen zela irudia. Dirudienaz, Andra Mari elizako atalburuko harrizko armarrian otso gaizkilea zizelkatu zuen harginak ez zuen horrelako arazorik izan orain dela zenbait mende".
  7. «Udalbatza berria osatu da eta Amaia Agirre da udalburua.» GetxoBerri 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  8. «Mota Bilbao, Josefina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  10. Getxoko Udala Euskara zerbitzua
  11. Getxoko Udala Euskara Zerbitzua, datuak
  12. (Gaztelaniaz) Puente Colgante: Historia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  13. (Gaztelaniaz) El Puente Vizcaya, nuevo Patrimonio de la Humanidad. Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  14. «Portugaleteko Bizkaia Zubia Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  15. (Ingelesez) Vizcaya Bridge. UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  16. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
  17. a b c «Eguzkialde jauregia» Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
  18. (Gaztelaniaz) «Otros palacios también cambian de propietarios» Deia 2014-02-23.
  19. Getxoko Udala: «Monumentu-ondarea»
  20. (PDF) Galeako Gotorlekua. Aixerrota. Bizkaiko Foru Aldundia.
  21. http://www.euskadi.eus/app/ondarea/eraikita-ondarea/olozaga-antigua-casa-rosada-etxea/jauregia/getxo/algorta/fichaconsulta/29780

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia