Edukira joan

Carmen Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Díaz

Bizitza
JaiotzaSevilla, 1896
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1979ko otsailaren 12a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Carmen Diaz (Sevilla, 1896ibidem, 1979ko otsailaren 12a) sevillar antzerkigilea izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan jaioa, 1920 eta 1930eko hamarkadetako Espainiako antzerki munduko aktorerik nabarmenetako bat izan zen. Bereziki nabarmendu zen Álvarez Quintero anaien zenbait piezaren interpretazioengatik, hala nola El genio alegre (1928) edo Mariquilla Terremoto (1930). Baina Jacinto Benavente, Manuel Linares Rivas, Luis Fernandez Ardavín (La hija de la Dolores, 1927) eta abarren lanekin ere igo zen oholtzara.

Arreta merezi izan zuten mugarriak izan ziren Alvarez Quintero anaien La risa y el duende de Sevilla lanaren estreinaldia, zeinarekin 1929an Sevillako Lope de Vega Antzokia inauguratu baitzen, baita Quintero anaien Morena Clara ere (1935).

Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean erretiratu zen aholtzetatik.

1949an Sevillako Arte Dramatikoko Goi Eskolako ohorezko katedradun izendatu zuten.

Sevillan hil zen, 1979ko otsailaren 12an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ha muerto la actriz Carmen Díaz. 14 de febrero de 1979.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]