Caserosko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Caserosko gudua.

Caserosko gudua Caseros hiritik gertu izan zen, gaur egungo Caseros eta Palomar tren geltokien arteko eremuan hain zuzen, Argentinako Buenos Aires probintzian, 1852ko otsailaren 3an. Gudu horretako arerioak Buenos Airesko armada eta Ejercito Grande izan ziren, Juan Manuel de Rosas eta Justo Jose Urkiza buru zituztela, hurrenez hurren. Urkizaren indar armatuek Rosasenak garaitu zituen, zeinak Britainia Handira ihes egin zuen. Garaipen hori Argentinako historiaren zedarri bilakatu zen. Urkiza Argentinako Konfederazioko behin-behineko zuzendaria 1853ko konstituzioaren sustatzailea izan zen eta Argentinako lehen presidente konstituzional bihurtu zen 1854an.

Rosasek Brasili gerra deklaratu zion 1851. urtean. Gertaera horrek Entre Rios, Corrientes, Uruguay eta Brasileko inperioko gobernuen arteko hitzarmena (1851) sinatzea ekarri zuen. Hitzarmenari men eginez, Urkizak hainbat ejerzito elkartutako gudarostea bildu eta Moron erreka gurutzatu eta Caseros mendian kokatu zuen berau. Brasileko inperioak 3.500 soldadu laga zituen, baina Brasilgo gudarostearen gehiengoa borrokalditik at mantendu zen.

Borrokaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rosasen gudarostea 10.000 infanteria-soldaduk, 12.000 zalditeria-soldaduk eta 60 kainoik osatzen zuten. Bere kapitainen artean eskarmentu handidun gizonak zeuden (Jeronimo Costa, Martiniano Chilavert eta Hilario Lagos). Halere, desertzio ugari zela eta, Rosasek gudua hasiera batetik galdua izan zuela diote askok.

Bere arerioak ere desertzioak jasan zituen. Adierazgarriena Aquino Erregimentuarena izan zen, izan ere, erregimentu horren soldaduek euren kapitaina hil eta Rosas gudarostearekin bat egin zuten.

Urkizaren armada 24.000 soldaduk eta 50 kainoik osatzen zuten. Soldadu profesional bakarrak, ordea, brasildarrak baino ez ziren. Urkiza bera ez zen guduaren gidaritzaz osotasunean arduratu; nagusi bakoitzak askatasuna zuen nahi bezala borrokatzeko, horretarako gai ikusten baldin bazuen bere burua. Urkiza zalditeriaren aurka aritu zen Entre Rios-en. Brasilgo infanteriak, bien bitartean, Uruguayko brigadari lagundu zion eta Argentinar zalditeria eskuadroi batek Palomar eraikina inguratu eta bereganatu zuen. Gudu osoak 3 ordu inguru iraun zuen eta, bertan, Rosas zauritu eta Centaur Britainiarak fragatan erbestera alde egin zuen .

Borrokaldiaren irudia.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkizaren garaipenak Buenos Aireseko Rosas gobernuari bukaera eman zion (garai hartan, Argentinako de facto agintaria, hain zuzen). Gudua amaitu eta egun gutxira, Urkizak Buenos Aires bereganatu zuen, erresistentzia handiegiari aurre egin gabe. Edozein modutan, konkistatzaile errukigabea izan zen; Akino Erregimentuko soldadu guztiak eta Chilavert bera ere, exekutatu egin zituzten inolako epaiketarik gabe.