Catalunya Ràdio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Catalunya Ràdio.svg

Catalunya Ràdio irrati kate kataluniar publikoa da,Generalitatena den Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (CCMA) enpresak kudeatutakoa.

1983tik emititzen du, informazio orokorreko programazioarekin. Ordutik, hedatze eremua zabaldu da Katalan Herrietako beste lurraldeetara ere. Halaber, edukien aldetik ere eskaintza handitu egin dute urte hauetan guztietan: "Catalunya Música" (musika garaikidea ematen duena), "Catalunya Cultura" (irrati-formula modukoa) eta "Catalunya Informació" (albistegiak 24 ordutan).

Gaur egun entzule gehien duen katalunierazko katea da, zaharrena ez bada ere. Izan ere, Ràdio 4 izan zen hizkuntza horretaz emititu zuen lehenengoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]