Catamarcako probintzia
Catamarca Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago. 102.602 km²ko eremua du eta 2010ean 367.828 biztanle zituen[1]. Hiriburua San Fernando del Valle de Catamarca da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Saltako probintzia, ipar-ekialdean Tucumango probintzia, hegoaldean Cordobako probintzia, hego-mendebaldean La Riojako probintzia, mendebaldean Txile eta ekialdean Santiago del Esteroko probintzia.
Oso probintzia menditsua (Ojos del Salado, 6.870 m) eta lehorra da.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazari lurraldea da. Abeltzaintza eta laborantza dira nagusi (barazkiak, fruituak, bazka landareak).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/09/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010. in: Censo 2010 Argentina. sig.indec.gov.ar (Noiz kontsultatua: 2015-07-19).