Cea ibaia
Itxura
(«Cea» orritik birbideratua)
Cea Cea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 157 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°59′59″N 5°36′11″W / 41.9996°N 5.603°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 2.019 km² |
Arro hidrografikoa | Dueroko arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 13,7 m³/s |
Bokalea () | Esla |
Cea Espainiako ibai bat da, Leon, Valladolid eta Zamorako probintzietatik igarotzen dena. Bere ibilbidearen zati handi bat Leongo probintziatik igarotzen da, Tierra de Camposeko eskualdea zeharkatzen du.
Cea ibaiak, Prioro izeneko udalerrian du bere iturburua, Leongo probintzian, 1100 metroko garaieran, Fuente del Pescado izeneko iturburuan, Peñas Prietaseko mendikatearen oinean. Udalerri beraren barnean, eta jada Las Conjaseko haizpitartean, Mental errekaztoaren urak jasotzen ditu, Mental haraneko eta Prioroko auzo den Tejerinako urak biltzen dituena.
Zeharkatzen dituen udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Prioro
- Valderrueda
- Fuentes de Ropel
- Cebanico
- Almanza
- Cea udalerria
- Sahagun
- Maiorga
- Valderas
- Benaventetik gertu isurtzen ditu bere urak Esla ibaian.