Cetinjeko Gobernu Etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cetinjeko Gobernu Etxea 1916ko otsailean Austria-Hungariako okupazioan
Cetinjeko Gobernu Etxea gaur egun Montenegroko Museo Nazionala da

Cetinjeko Gobernu Etxea (serbieraz/montenegroeraz: Владин дом на Цетињу; Vladi nom a Cetinju) Cesare Augusto Corradini arkitekto italiarrak eraiki zuen Batzar Nazionalaren gobernu etxea. Lehen fundazioa 1909ko ekainaren 7an jarri zuten eta 1910eko abuztuaren 15ean inauguratu zuten ofizialki, 13 egun Montenegroko Erresuma izendatu zutenean.

Zertarako diseinatu zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu etxea bereziki diseinatu zen "Cetinjeko printze, gobernuarentzat eta beste agintarientzat".

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu Etxea, eraiki zen garaian, Montenegroko eraikinik handiena eta hormigoi armatuz egindako lehen eraikina zen. Atzerriko maisuek estilo neobarrokoan egin zuten. Fatxadaren aurrealdean erloju handi bat dago, eta ondoan gizon baten (Eguna) eta emakume baten (Gaua) irudiak, Florentziako Medici familiaren Michelangeloren hilobiaren eredua hartuta. Erlojuaren azpian Flora eta Minerva jainkosen irudiak daude.

1915eko abenduan, Montenegroko Erresumako Parlamentuaren azken saioa egin zen Gobernu Etxearen eraikinean. 1918az geroztik, Askatasunaren Etxea bezala ezagutzen zen.