Florentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Florentzia
Firenze
 Italia
Collage Firenze.jpg
Flag of Florence.svg FlorenceCoA.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaFlorentziako probintzia
Alkatea Dario Nardella
Izen ofiziala Firenze
Jatorrizko izena Firenze
Posta kodea 50100 eta 50121–50145
ISTAT kodea 048017
Geografia
Koordenatuak 43° 46′ 17″ N, 11° 15′ 15″ E / 43.771388888889°N,11.254166666667°E / 43.771388888889; 11.254166666667Koordenatuak: 43° 46′ 17″ N, 11° 15′ 15″ E / 43.771388888889°N,11.254166666667°E / 43.771388888889; 11.254166666667
Florentzia hemen kokatua: Italia
Florentzia
Florentzia
Florentzia (Italia)
Map of comune of Florence (province of Florence, region Tuscany, Italy).svg
Azalera 102 km²
Altuera 50 m eta 55 m
Mugakideak Bagno a Ripoli, Campi Bisenzio, Fiesole, Impruneta, Scandicci eta Sesto Fiorentino
Demografia
Biztanleria 382.258 bizt. (2017ko urtarrilak 1)
Dentsitatea 3.747,63 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 055
Ordu eremua UTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Reims, Kassel, Edinburgh, Kiev, Dresden, Turku, Riga, Tirana, Atenas, Valladolid, Budapest, Krakovia, Kyoto, Filadelfia, Fez, Isfahan, Kuwait, Nanjing, Salvador da Bahia, Sydney, Asmara, Puebla, Betleem, Gemlik, Samarkanda, Istanbul, Erevan, Damasko, Pekanbaru, Providence, Santiago de Cali, Olomouc, Gaziantep, Mostar, Arequipa, Tilimsen, Nablus, Nazaret eta Malmö udalerria
Katastro kodea D612
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Matrikula FI
http://www.comune.firenze.it

Florentzia[1] (italieraz Firenze) Italiako Toscana eskualdeko eta Florentziako probintziako hiriburua da.

Bertako erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1982an. 1986an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentzia hiriaren goitiko ikuspegia

Haren etruriar hasiera urrunetatik 1000 urtea arte, nekazari herrixka txiki bat baino ez zen izan, Erromatar Inperioaren, Italiako Ostrogodoaren, eta geroago Germaniako Erromatar Inperio Santuaren menpeko markeserri baten parte izan zena.

XI eta XII. mendeetatik aurrera, gauzak aldatu ziren: hiria, nahiz eta sarri herri-matxinadak eta Guelfi eta Ghibellini arteko barne-liskarrak jaso behar izan, aberastu egin zen eta gero eta garrantzi handiago lortzen joan zen. XII. mendean, aro komunala hasi zen eta Giotto eskolatik eta nazioarteko eskolatik, Boccaccio eta haren Decamerona eta gotikoko lehen gremio boteretsuak sortu ziren; baina ekonomia aldetik aro latsa izan zen, hiriak zituen 80.000 bizilagunetatik 25.000 galdu baitzituen, 1348ko Izurri Beltzak eraginda. Giovanni Boccacciok hiriko egoeraz hurrengo testigantza utzi zuen Dekamerona (1351-1353) idazlanean:

« Diodan bezala, beraz, Jainkoaren Semearen gizakunde oparoaren mila hirurehun eta berrogeita zortzi urtean izurrite hilgarri bat heldu zen italiar hirien artean nobleenetarikoa den Florentziako hiri ospetsura. Astroen indarrak eraginda, edo Jainkoaren hira zuzenak gizakioi bidalita gure zitalkeriaren zigortzeko, urte batzuk lehenago hasi zen Sortaldean; bizitza kopuru izugarria eraman eta, inon gelditu gabe, etengabe hedatu zen, azkenik, tamalez, Sartaldera heldu zelarik. Gizakion jakituria eta neurriek ezin izan zuten ezer egin haren aurka: ez hiriko zikinkeriak garbitzeaz arduratzen ziren ofizialek, ez bertara izurridunak sartzeko debekuak, ez osasuna zaintzeko aholku ugariek, ezta Jainkoari pertsona elizkoiek ez behin bakarrik baizik eta askotan prozesio eta antzekoetan zuzendutako erregu apalek ere; aipatu urteko ia udaberriaren hasieran bere eragin mingarriak era beldurgarri eta harrigarrian hasi zen erakusten. »

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

1434an, Cosme Medicirekin (Cosme Zaharra), Medici familiaren gobernua hasi zen, Toskanako hiriburua munduko arte, kultura eta finantzen gune bilakatu zuena. Medici familia (1434-1494, 1512-1527, 1530-1737) denboraldien artean hiria zuzendu zuen, hiria Pizkundearen sorterria (Florentziar Akademi Platonikoa) izan zen denboraldian, alegia.

Atzerritar potentziek Toskana okupatu eta gero, hiria Italiako Erresuma sortu berriaren hiriburua izan zen, 1865etik 1871 bitartera. Oraindik ere, eskualdeko hiriburu eta herrialdeko hiririk garrantzitsuenetarikoa da.

1966ko azaroaren 4an, euri-bisuts batzuen ondorioz, bere historiako uholderik gogorrena jasan zituen, Arno ibaiak 4.500 m³/s-ra heldu zenean Alde Zaharra urpean utzi zituelarik. Leku batzuetan, Santa Croce enparantzan esaterako, urek bost metroko garaiera hartu zuten. Handiak izan ziren ondare historikoak pairatutako kalteak, Ponte Vecchion, Duomon, Signorian-eta.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Florentzia)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.6 23.4 28.5 28.7 33.8 40.0 42.6 39.5 36.4 30.8 25.2 20.4 42.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.9 12.5 15.7 18.5 23.7 27.7 31.4 31.5 26.7 20.9 14.7 11.1 20.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.5 7.5 10.3 13.0 17.7 21.4 24.6 24.6 20.5 15.5 9.9 6.8 14.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -23.0 -9.9 -8.0 -2.2 3.6 5.6 10.2 9.6 3.6 -1.4 -6.0 -8.6 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.5 4.9 7.5 11.6 15.0 17.7 17.7 14.4 10.1 5.1 2.6 9.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 60.5 63.7 63.5 86.4 70.0 57.1 36.7 56.0 79.6 104.2 113.6 81.3 872.6
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 8.3 7.1 7.5 9.7 8.4 6.3 3.5 5.4 6.2 8.5 9.0 8.3 88.2
Iturria (1): Servizio Meteorologico [3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (United Nations) [4]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Lorenzo basilika eta eraikin multzoa

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentziar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florentzia