Chamorro

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chamorro
Chamoru
Lurralde eremua: Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak
Hiztunak: Ama-hizkuntza: 60.000 inguru.
Hizkuntza familia: Austronesiarra
 Malayo-polinesiarra
  Nuklearra
   Ekialdeko zentrala
    Chamorro 
Idazkera: Latindar alfabetoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Guam, Iparraldeko Mariana Uharteak
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ch
ISO 639-2: cha
ISO 639-3: cha

 

Chamorroa (chamoru jatorrizko hizkuntzan) (Guam, Rota, Tinian, Saipan eta Mariana uharteetan; azken hauetan ingelesarekin batera koofiziala da) hitz egiten den austronesiar hizkuntza bat da.

Irla horiek 1521tik 1898ra Espainiaren menpe egon ziren eta, ondorioz, gaztelaniaren eragin handia du. Esaterako, bere alfabetoan ñ hizkia erabiltzen da. Lexikoan gaztelaniaren eragina oso nabarmena da, baina gramatika austronesiarra da oinarrian.

Hizkuntza aglutinatzailea da: hitz erroek hizki asko jaso ditzakete horrela haien esanahiak eta funtzioak aldatuz. Esaterako "In manmasanganenñaihon gui'" ("hitz egin genion denbora pixka bat") elementu hauek ditu:

  • man- (plurala)
  • -ma- (intensifikatzailea)
  • sangan (aditza)
  • -i- (nori)
  • ñaihon (denbora pixka bat)

Hizkuntza honek ezaugarri mistoak ditu: espainieratik soinu batzuk eta hitz asko (%50) hartu baditu, Mikronesiako hizkuntzen elementu asko baditu ere.

Hiztunen aldetik, hauen kopurua gero eta txikiagoa da. Ingelesaren eraginez, gazteek haien hizkuntza baztertzen ari dira. Gaur egun 50.000 pertsona izan daitezke. Kasu askotan Ameriketako Estatu Batuetan uharte horietatik joandako emigrateeek chamorro erabiltzen dute oraindik.

Chamorroren alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ʔ (herskari glotistarra), A, Å, B, Ch, D, E, F, G, H, I, K, L, M, N, Ñ, Ng, O, P, R, S, T, U, Y.

Letra hauen soinu korrespondentziak ez dira beti gaztelaniazkoak. Y "dz" bezala ahoskatzen da. N eta Ñ ez dira bereizten. CH "ts" ahoskatzen da. A eta Å hizkuntza idatzian ez dira ondo bereizten.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankarta elebiduna Guamgo aireportuan.
Chamorroren hiztunak Estatu Batuetan.

Eguneroko esaldiak chamorroz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Håfa Adai Kaixo
Buenas Egun on
Håfa tatatmanu hao? Nola zaude?
Håyi na'ån-mu? Nola da zure izena?
Si Juan yo' Ni Jon naiz
Ñålang yo' Gose naiz
Amigo Adiskide


adiós Agur
Buenas días Egun on
Maolek na Ha'åni Egun on
Maolek na Talo'åni Arratsalde on
Buenas Tåtdes Arratsalde on
Maolek na Puenge Gabon
Buenas Noches Gabon


Håfa adai Kaixo
Asta agupa' Bihar arte
si Yu'us ma'åse' Eskerrik asko
Buen probecho, Tåya' Guaha Ez horregatik
Hu Guaiya Hao Maite zaitut

Zenbakiak chamorroz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unu, dos, tres, kuatro, sinko, sais, siette, ocho, nuebi, dies,
onse, dose, trese, katotse, kinse, diesisáis, diesisiette, diesiocho, disinuebi,
beinti (benti), treinta (trenta), kuarenta, sinkuenta, sisenta, sitenta, ochenta, nobenta,
Sien, dos sientos, tres sientos... kinientos, sais sientos... nobesientos (nuebe sientos),
Mit, dos mit, tres mit...
Un miyón, dos miyón, tres miyón...

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.