Chroma key

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume bat chroma erabiliz

Chroma key efektuaren bidez, irudi bateko kolorea erauzi eta ordenagailu bidez txertaturiko beste irudi batekin ordezkatzen da. Telebistan erabili ohi den sistema-elektronikoa da hau, set edo inguru birtualak sortzeko.

Beraz, eszenatokiko kolorea kontuan hartu beharreko faktorea da; gehienbat erabiltzen den kolorea berdea da —urdina ere erabili daiteke—. Aurrealdean eta atzean dagoenaren artean —kolorea— nahikoa desberdintasuna egon behar da, lehenengoko informaziorik ez galtzeko eta irudi berria egoki txertatzeko.

Horrela, atzeko aldean bi kontzeptu bereiz daitezke: hondoa eta inguru birtuala. Lehenengoak eszenatoki bertan erauztea erabaki den koloreari egiten dio erreferentzia —hondo berdea, esaterako—. Bigarrena, aldiz, ordenagailu bidez hondoa ordezkatu duen irudiari deritzo, “inguru” berri bat sortzen baita.[1]

Chroma key efektua lortzeko, akzioa enkoadraketa bertan eman behar da —berriemailea, esaterako, irudiaren barruan egon behar da—, eta gainera, kamerari konektatutako tracking sistema bat beharrezkoa da, inguru edo background-a sortzen duen tresnara informazioa bidali dezan.[2] Izan ere, kamera mugitzen bada, irudia harekin batera mugitu beharko da, efektua ez galtzeko. Horrela bakarrik lortuko da ingurua subjektuaren mugimendu eta akzioetara egokitzea. Hala bada, chroma efektuak subjektua libreki mugitzea ahalbidetuko du, espazioarekin jolastuz, irudiak beti estaliko baitu pantaila osoa kalitate onarekin.[3] Honekin batera, behar-beharrezko eskakizuna da albistegiko aurkezlearentzat hondoko kolorerik ez duen arropa edo bestelakorik ez janztea, chroma key efektuak ezabatu egingo baitu.

Teknika hau erabilgarria da aurrekontu txikietarako, set birtual bat izatea ahalbidetzen baitu inbertsio handirik egin gabe. 3D-ko set haien irudiak aurki daitezke, eta ondo argiztaturiko hondo berdea izatea izango da eskakizun bakarra. Izan ere, uniformea izan behar da kolorea nahi den efektua lortzeko; argia egoki erabili behar da ordenagailu bidezko irudia txertatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Galán Cubillo, Esteban. (2008). «Escenografía virtual en TV. Análisis del uso de escenografía virtual en la realización de un programa de televisión» Revista latina de comunicación social 11 (63).
  2. (Ingelesez) Popkin, Danny. (1997). «Virtual studios - the BBC's experience» EBU Technical Review.
  3. (Gaztelaniaz) Sánchez de la Flor, Carlos. (2017). Análisis de la información meteorológica en los principales canales españoles de televisión. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]