Club Atlético San Sebastián (softbola)
(«Club Atlético San Sebastián (sofbola)» orritik birbideratua)
Club Atlético San Sebastián (softbola) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | softball team (en) |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1990 |
Club Atlético San Sebastián taldearen softbol atala da. 1992 urtean sortu zen eta Emakumezkoen Espainiako Softbol Ligan jokatzen du. 2015etik aurrera titulu ugari irabazi ditu, tartean 2019ko Europako Kopa.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club Atlético San Sebastiánek 1990an sortu zuen emakumezkoentzako softbolaren atala. Emaitzarik onenak azken urteetan lortu ditu 2015 eta 2016ko Espainiako Ligak eta 2017ko Erreginaren Kopa irabaziz. 2017an Europako Txapelketako finalera iritsi zen baina Carrousel Mosku talde errusiarrak garaitu zuen. 2019an ordea txapelduna izan da Ingalaterrako The Mix taldeari irabazita[1].
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europako Txapelketa:
- Txapelduna (1): 2019.
- Finalista (1): 2017an.
- Espainiako Liga (3): 2015, 2016, 2018.
- Erreginaren Kopa (2): 2017, 2018.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «El Atlético San Sebastián, campeón de Europa» Mundo Deportivo 2019-08-24 (Noiz kontsultatua: 2019-08-25).