Club Atlético San Sebastián

Wikipedia, Entziklopedia askea

Club Atletico San Sebastian Donostiako (Gipuzkoako) kirol talde nagusietariko bat da. Kirol anitzeko kluba da, eta kirol gutxituen garapena dauka helburutzat. Talde honek lantzen dituen kirolen artean daude, besteak beste, atletismoa, arrauna, saskibaloia, belar hockeya, igeriketa, piraguismoa, pilota, errugbia, tenisa, sofbola...

Errugbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Atlético San Sebastián
HiriaDonostia,  Gipuzkoa
Sorrera1958 (65 urte)
Kirol zelaiaAieteko zelaia
LigaEuskal Maila
2021-221. mailan, 8.a
Webguneawww.atleticosansebastian.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Hasieratik errugbiak arrakasta ekarri zuen taldearentzat. 1969-70 denboraldian egin zuen debuta Espainiako lehen mailan hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zuen.

17 denboralditan jarraian goren mailan ibili ondoren 1986an maila galdu zuen eta krisialdian sartu zen errugbi taldea. Krisis honek bi urte beranduago (1988an) zatiketa sortuko zuen eta atera zirenek talde berria sortu zuten: Bera Bera Rugby Taldea. Azken talde honek bereganatu zuen indar gehiena errugbi mailan onenen artean aritzeko. Aldiz Atletico taldea ahulago atera zen eta maila apalagotan aritu behar izan zuen ordutik.

Gaur egun Euskal Ligan jokatzen ari da. 2018an Hernanirekin batera osatu du taldea Atlético SS/Hernani bihurtuz.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Euskal Maila (A multzoa) 3.a
2014-15 Euskal Maila (A multzoa) 6.a
2015-16 Euskal Maila (1. maila) 8.a
2016-17 Euskal Maila (1. maila) 5.a
2017-18 Euskal Maila (1. maila) 6.a
2018-19 Euskal Maila (1. maila) 4.a
2019-20 ez
2020-21 Euskal Maila (1. maila) 7.a
2021-22 Euskal Maila (1. maila) 8.a

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Landarbaso Rugby Taldea proiektua eratu zuen Ordizia, Hernani eta Ordiziako taldeekin batera.

Denboraldia Liga Postua
2019-20 Euskal Maila 8.a (Landarbaso)

Belar hockeya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Atlético San Sebastián
        
Taldearen informazioa
Herrialdea  Euskal Herria
Modalitatea(k) Belarra
Liga Espainiako Liga
Webgunea Webgune ofiziala

Espainiako Ohorezko mailan jokatzen du eta 1960 hamarkadan emaitza bikainak izan zituen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piraguismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maialen Chourraut da taldeko piraguismo atalaren izar nagusia. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi du. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Sofbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (sofbola)»
Club Atlético San Sebastián
Aurreko izenak
Koloreak:

Zuria, urdina

         
LigaEspainiako Liga
DibisioaOhorezko maila
Denboraldia2017-18
Postua1.a
Webgune ofiziala

Emakumezkoen sofbol taldeak Espainiako Ligako ohorezko mailan jokatzen du eta 2015ean Ligako txapeldunak izateaz gain Erreginaren Kopako finala jokatu zuen. Lorpen hauei esker 2016an Europako txapelketetan aritu zen eta finalera iritsi zen. Hurrengo urteetan Ligak eta Kopak irabazten jarraitu du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]