Llobregat Behereko Talde Errepublikazalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Col·lectiu Republicà Baix Llobregat» orritik birbideratua)
Col·lectiu Republicà del Baix Llobregat
Llobregat Behereko Talde Errepublikazalea
Ideologia politikoaErrepublikanismo
Katalanismo
Subiranismo
Sozialismo
Antifaxismo
baixrepublica.blogspot.com

Llobregat Behereko Talde Errepublikazalea (katalanez: Col·lectiu Republicà del Baix Llobregat) ideologia errepublikanoko herri-erakunde politiko bat da. Horrez gain, subiranismoa eta sozialismoa aldarrikatzen dute. Haien asmoa da errepublika eraikitzea eta balio errepublikanoak hedatzea; eta herritarrei jakinaraztea 1936ko estatu-kolpe faxistaren ondorioak, Espainiako Gerra Zibilarenak, Diktadura frankistarenak eta oraindik amaitugabetzat jotzen duten Espainiako trantsizioarenak.

2009ko Europar Legebiltzarreko hauteskundeetan, Iniziatiba Internazionalista hautagaitzari atxiki zitzaion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]