Colt 1903 Pocket Hammerless
Itxura
Colt 1903 Pocket Hammerless | |
---|---|
pistola erdiautomatikoa | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Colt's Manufacturing Company (en) ![]() |
Diseinatzailea | John Browning |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Ezaugarriak | |
Munizioa | .32 ACP (en) ![]() |
Dimentsioak | 17,1 (![]() |
Masa | 0,66 kg |
Colt 1903 Pocket Hammerless 7,65 mm-ko pistola erdiautomatikoa da, John Moses Browning-ek diseinatua. Mailu ezkutudun lehenengo pistola izan zen, Hartfordeko (Connecticut) Colt's Manufacturing Company enpresak fabrikatua. Colt 1908 Pocket Hammerless aldaera 5 urte geroago sartu zen, 9 x 17 kartutxo laburrerako kalibratuta.
Pistola horiek suzko arma gisa erabili zituzten zibilentzat beren bizitzaren zatirik handiena, eta arma labur gisa hartu zuten Estatu Batuetako armadako ofizial orokorrentzat (General Officers Model) 1940ko hamarkadatik 1970eko hamarkadara, M15 pistolak ordeztu zen arte. Zerbitzu Estrategikoen Bulegoak 1903 ereduaz hornitu zituen ofizialak Bigarren Mundu Gerran.[1]