Kondor Legioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Condor lejioa» orritik birbideratua)
Kondor Legioaren zutoihala.

Kondor Legioa (alemanez: Legion Condor) Alemania naziko aire armadako gudariz osatutako unitate bat izan zen, Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzeko bidalia. Adolf Hitlerrek, Luftwaffeko buru zen Hermann Göringek proposatuta, eta Alemaniako aire indarra gerra erreal batean probatzeko asmoarekin, Francori aire laguntza eskaini zion sekretupean.

Kondor Legioak laguntza hori era askotan eman zuen: tropen eta hornigaien garraioa, ehiza-hegazkinen eta bonbaketarien bidezko erasoak (adibidez, Gernikako bonbardaketa), Errepublikaren aldeko indarren antolamendua matxinatuei jakinarazteko miatze-hegaldiak...

Kondor Legioko Jagdgruppe 88 taldearen Bf 109 C-1 ehiza-hegazkin bat.

Alemaniari parte hartze horrek bere aparatuen kalitatea hobetzea eta akatsak zuzentzea ahalbidetu zion, Hitler prestatzen ari zen gerrarako (Bigarren Mundu Gerra).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]