Cornell metodoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Cornell metodoa Walter Paukek 50. hamarkadan sortutako oharrak hartzeko sistema bat da. Walter Pauk, Cornell Unibertsitateko hezkuntza irakaslea zen eta sistema horren erabilera gomendatu zuen bere liburuan How to study in college.1,2,3

Metodoaren laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cornell metodoak apunteen antolaera sintetiko bat hornitzen du. Ikasleak orrialde bat bi zutabetan banatu behar du: zutabe bat apunteentzat (normalean eskuin aldean), hau zabalagoa da galderen edo hitz gakoen zutabea baino (ezkerraldean kokatua). Bestalde, ikasleak bost-zazpi lerro edo errenkada utzi behar ditu, edo hamahiru zentimetroko tartea orrialdearen beheko aldean.

Oharrentzako zutabean, klasean hartzen diren testuaren ideia nagusiaren inguruko oharrak idazten dira. Ideia luzeak eta zabalak izanez gero, parafraseatzen dira, esaldi luzeak ekiditeko. Horretarako ere, sinboloak eta laburtzeak erabil daitezke. Etorkizuneko azterketetan lagungarria izateko, galdera garrantzitsuak edota hitz gakoak egokitzen den zutabean ahalik eta lehen idaztea beharrezkoa da.

Apunteak hartu ondorengo 24 orduak baino lehen ikasleak galderak berrikusi eta idatzi behar ditu beheko lerro hutsetan ondoren laburpen motz bat idatzi ahal izateko. Honek gaiaren inguruko edukiak barneratzen laguntzen du. Azterketa edo froga baterako ikasten denean, metodo honek edukien inguruko ezagutza ziur, zehatz eta esanguratsua ahalbideratzen du. Materiala berrikustean, ikasleak eskuineko zutabea estali dezake (apunteak) ezkerreko zutabeko galderak edo hitz gakoak erantzuten saiatzen den bitartean. Ikasleak honelako modu grafiko eta argi batean bere apunteak edukirik, motibatuagoa egongo da, uneoro kontsultatu eta hauengan gogoetan aritzeko erraztasunak baititu.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GALDERAK/HITZ GAKOAK OHARRAK
-Ez da nahikoa haiek mundura beharturik ekartzea?

-Zergatik dira ezkonduen oinarria?

-Aita bikaintzat kontsideratua izatea ez da nahikoa?

-Berandu iritsi izanagatik hura zigortzea ez da nahikoa?

-Beste batzuen presiopean guraso izatea onartzen duten pertsonak.

-Guraso izango direlako, ezkondu edo konprometitu egin den jendea.

- Hainbat guraso badaude, beraien seme-alabei ondasun material guztiak eman izanagatik, beraiek zoriontsu izango direla pentsatzen dutenak, oker daude.

- Guraso asko daude, bere seme edo alaba berandu iritsi delako zigortzen dituztenak, ez dira kapaz berandu iritsi direnaren arrazoia entzuteko ere.

LABURPENA
Esan dezakegu bizitzan gertatzen dena zeozer onagatik dela eta gurasoak garen heinean, gure seme-alabek bide egokitik gidatzeko prest egon behar gara hurrengo belaunaldiak hobeak izan daitezen. Oso garrantzitsua da familiarteko konfiantza sortzea, norberak bere buruarekin pozik egoteko eta ondorioz familia osoarekin.

Eraginkortasunaren inguruko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wichitako Unibertsitate Estatalak 2008an argitaratutako ikerketa batek bigarren hezkuntzako ingeleseko klasean apunteak hartzeko bi metodo alderatu zituen. Ikerketa horren arabera, Cornell metodoak abantailak izan ditzake ikasleek jasotako ezagutzak sintezitatu eta aplikatu behar dutenean, beste metodoak aldiz, ezagutzak gogoratzeko kasuan hobeagoa dela dirudi.4

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Herr, Norman (2008), The Sourcebook for Teaching Science, Grades 6-12: Strategies, Activities, and Instructional Resources, John Wiley & Sons, p. 47, ISBN 978-0-7879-7298-1

2. Kruse, Darryn (2010), Thinking Tools for the Inquiry Classroom, Curriculum Press, p. 32, ISBN 978-1-74200-311-5

3. Pauk, Walter; Owens, Ross J. Q. (2010) [1962], How to Study in College (10 edición), Cengage Learning, ISBN 978-1-4390-8446-5

4. Jacobs, Keil. A Comparison of Two Note Taking Methods in a Secondary English Classroom Proceedings: 4th Annual Symposium: Graduate Research and Scholarly Projects [79] Conference proceedings held at the Eugene Hughes Metropolitan Complex, Wichita State University, April 25, 2008. Symposium Chair: David M. Eichhorn

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra honek Cornell Notes-en itzulpen deribatu bat du ingelesezko Wikipedian, beraien argitaratzaileei esker, GNU dokumentazio libreko lizentziari esker eta Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported lizentziari esker.

Cornell Metodoaren txantiloia erabiltzeko jarraibideek nola ikasi metodo hau erabiliz azaltzen dute.