Cortinarius muricinus
Cortinarius muricinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius muricinus Fr., 1838 |
Cortinarius muricinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Phlegmacium muricinus, Gomphos muricinus, Inoloma muricinum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Trinkoa, erdiesferikoa, zirkularra eta zabaldua amaieran, urdin-lila koloretik amatista kolorera, eguraldi lehorrarekin, erditik hasita ertzetara herdoil tonalitateak hartzen joaten da. Kapelaren azala ezkata zentrokideetan hausten da. Ertzak errezelaren hondakin zurixkak izaten ditu.
Orriak: Estu, zabalak, ertzean borobilduak, hasieran lila-urdinxka kolorekoak, gero arrosakarak, amaieran arre-larru kolorekoak.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Morea, azal zurixkarekin errezel argiarengatik, gero gorri-herdoil kolorekoa, bukaera erraboildunarekin.
Haragia: More argia. Ilunagoa kanpoalderantz, gero herdoil kolorekoa, adar errearen usain bereizgarriarekin.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Muricinus epitetoa latinetik dator, purpura kolorea esan nahi duen, “murex” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da kontsumitu behar ia Cortinarius guztiak bezala.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Koniferoen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpeak, Suedia, Erresuma Batua.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 221 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius muricinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.