Edukira joan

Cortinarius myrtillinus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius myrtillinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius myrtillinus

Cortinarius myrtillinus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoa: Sericeocybe myrtillinus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kanpai itxurakoa, titiduna, kamutsa, opakua, lehorra, ez oso higrofanoa; isabela-okre antzeko kolorekoa, gris-bistrea erdigunean; ertza hasieran errekurbatua, bihurgunetsu samarra, isabela zurbila, errezelaren fibrila hondakin ugarirekin, ertzaren muturrean urdinxka.

Orriak: Ez oso estu, meheak, sinuado-itsatsiak, hasieran lila edo more kolorekoak, gero gris-arre-purpura kolorekoak, ertza luzaroan lila antzeko kolorekoa.

Hanka: 5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 cm-ko diametroarekin, luzea, liraina, haritsua, betea, gero azpi-fistulosoa, oinarrirantz lodituaz, fibriloso ildaskatua eta goialdea morexka, eraztun gortina arrastoak, erdikoa, iheskorra

Haragia: Urria, zurixka, gozoa, errefauaren usain arinarekin. Fenolanilina-rekin asko gorritzen da.[1]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Myrtillinus epitetoa grekotik dator, mirtoaren ahoa esan nahi duen “ myrtos” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cortinarius anomalus eta Cortinarius azureus oso antzekoak dira.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarretan zirkuluetan, basoen ertzetan (makalak eta urkiak)

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua, Alpeak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 175 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Cortinarius myrtillinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]