Cramérren V

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, Cramerren V-a bi aldagai kualitatiboren asoziazio maila neurtzen duen adierazlea da, 2x2 baino zabalagoak diren kontingentzia tauletarako erabiltzen dena. Khi-karratu estatistikoan oinarrituz kalkulatzen da:

V = \sqrt{\frac{\Chi^2}{N (\min[r, c]-1)}}.

r errenkada kopurua, c zutabe kopurua, min[r,c] errenkada eta zutabe kopuruetatik kopuru txikiena eta N lagin tamaina izanik.

2x2 tauletarako erabiltzen bada, bat dator phi koefizientearekin.

Cramerren V adierazleak 0tik 1era bitarteko balioak hartzen ditu. 1 balioa hartzen duenean, asoziazioa erabatekoa dela esan daiteke. 0.6tik gorako balioetarako, asoziazioa sendoa dela baiezta daiteke, antzeko ikerketak ere kontuan hartu behar diren arren. Kontingentzia koefizientea baino txikiagoa izateko joera du.