Edukira joan

Crans-Montana

Koordenatuak: 46°18′43″N 7°28′58″E / 46.31194°N 7.48278°E / 46.31194; 7.48278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Crans Montana» orritik birbideratua)
Crans-Montana
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Valais kantonamendua
District of the canton of ValaisSierre barrutia
Posta kodea3963, 3971, 3974 eta 3975
Udalerri kodea6253
Geografia
Koordenatuak46°18′43″N 7°28′58″E / 46.31194°N 7.48278°E / 46.31194; 7.48278
Map
Altuera1.495 m
Demografia
Biztanleria10.447 (2018ko abenduaren 31)
−118 (2017)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaVS
Hizkuntza ofizialafrantses
commune-cransmontana.ch

Crans-Montana Suitzako udalerria da, Valais kantonamenduan dagoena. 2017ko urtarrilaren 1ean Chermignon, Mollens, Montana eta Randogne udalerri ohiak batu eta Crans-Montana sortu zuten.[1] Crans-Montana eski estazioa ere bada, herrialdeko nagusienetariko bat dena.

Crans-Montana goi-ordoki batean dago, Bernako Alpeetan, itsas mailatik 1.500 metrora, Rodanoko bailarara eta Sierre hirira begira. Estazioak Icogne, Lens, Montana, Randogne, Mollens eta Chermignon herriak hartzen ditu.

140 kilometroko azalera du, 1.500 metroko altueratik 3.000 metrorainoko kotarekin eta 350 hektareako eski-azalerarekin. Hainbat baliabide mekaniko ditu pistetara iristeko:

Eski-instalazioez gain, golf-gune bat- Crans-sur-Sierre Golf Kluba- eta hotel ugari eraiki dira.

Crans-Montanara iristeko, funikular bat har daiteke, Sierre hiriaren erdigunetik abiatzen dena eta 15 minutu pasatxotan bertara iristen dena. Sierrerekin lotzen duen autobus zerbitzua ere badago.

Hona hemen bertoko biztanleriaren bilakaera historikoa:[2]

    Datu klimatikoak (Montana (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.6 2.2 5.6 9.2 14.1 17.7 20.5 19.8 15.9 11.6 5.4 2.3 10.5
Batez besteko tenperatura (ºC) −1.8 −1.7 1.0 4.2 8.9 12.2 14.7 14.2 10.8 7.1 1.8 −0.9 5.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −4.8 −5.0 −2.6 0.3 4.7 7.6 9.9 9.8 6.9 3.8 −1.1 −3.8 2.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 64 53 47 40 58 62 63 70 48 54 57 74 692
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 9.3 8.1 7.1 4.5 0.6 0 0 0 0 1.0 5.3 8.1 44.0
Iturria: MeteoSwiss [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]