Edukira joan

Crocosmia × crocosmiiflora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Crocosmia × crocosmiiflora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaIridaceae
GeneroaCrocosmia
Espeziea Crocosmia ×crocosmiiflora

Crocosmia × crocosmiiflora Iridaceae familiako landare fanerogamoa da. Lore gorri-laranja deigarriak dituen landarea da, Euskal Herrian inbaditzaile kontsideratzen dena.

Historia eta taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crocosmia generoak jatorria Hegoafrikan badu ere[1], Crocosmia × crocosmiiflora 1880. urtean sortu zen Frantzian[2] Victor Lemoinek C. aurea eta C. pottsii hibridatu zituenean[3]. Lemoinek Montbretia crocosmiiflora izena eman zion hibridoari baina 1932an Crocosmia × crocosmiiflora izendatu zuten. Lorezaintzan "montbretia" izena ere erabiltzen da literaturan.

Crocosmia generoaren etimologian grezierazko krokos ("azafrai") eta osme ("usaina") elkartzen dira. Izan ere landare honen hosto lehortuak ur berotan murgiltzen direnean azafraiaren antzeko usain indartsua jariatzen dute.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90 cm arteko ezpata itxurako hostoak hazten zaizkio landarearen oinarritik. Oinarrian kormo bat du, urtebete irauten duena.

Loreak hostoak baino zerbait altuagoak diren zurtoinetan ateratzen dira adarkatuta. 5 cm inguruko lore gorri-laranjak dira, hodi itxurakoak, pixka bat okertuak[4].

Fruituak 7 x 9 mm inguruko kapsulak dira.

Landare inbaditzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa guztian bezala, Euskal Herrian ere landare inbaditzaile kontsideratzen da. Bertakoak diren landareekin lehiaketan sartzen da[5] eta azkar ugaltzen da, bereziki erreka ertzetan[2]. Hainbat herritan auzolana antolatu izan da kroskomia landareak errotik kentzeko[2][5][6].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2021-09-10). «Matxiñeneko landare inbaditzaileen lorategia ezagutzen duzu?» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  2. a b c «Krokosmia landare inbaditzailea kentzeko lanetan ari dira Eulenekoak Kilimon errekan, URA Agentziaren aginduz - Elgoibar» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  3. Parnell, J. and Curtis, T.. (2012). Webb's An Irish Flora. Cork University Press ISBN 978-185918-4783..
  4. Clapham, A.R., Tutin, T.G. and Warburg, E.F.. (1968). Excursion Flora of the British Isles. Cambridge University Press ISBN 0-521-04656-4..
  5. a b «Vista Alegre parkeko Krokosmiak kentzeko auzolana» Zarauzko Eraztun Berde Urdina 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  6. «__Bermeoko Udala__ Albistea» www.bermeo.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]