DEFCON
Itxura
DEFCON (DEFense CONdition esaldiaren akronimoa, "Defentsa Baldintza"), Ameriketako Estatu Batuetako Armadak bere Indar Armatuen prestutasuna eta defentsa maila neurtzeko izendapena da. Defentsa baldintza hauek Estatu Nagusi Bateratuak aktibatutako larrialdi eta prestutasun egoera progresiboak deskribatzen dituzte. DEFCON mailak egoera militarraren larritasunaren arabera egokitzen dira. Bake garaian DEFCON 5 aktibatua dago, eta egoeraren larritasuna areagotzen doan heinean maila jaisten doa. DEFCON 1ek AEBen aurkako berehalako eraso aurreikuspena adierazten du eta ez da inoiz aktibatu.
Egoerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera | Izena | Neurria | Ekintzak | Kolorea |
---|---|---|---|---|
DEFCON 1 | COCKED PISTOL | Berehalako gerra nuklearra | Alerta gorena | Zuria |
DEFCON 2 | FAST PACE | Gerra nuklearraren aurreko urratsa | Indar Armatuak 6 ordu baino gutxiagoan hedatuak eta borrokarako prest | Gorria |
DEFCON 3 | ROUND HOUSE | Indar Armatuen prestaketa eta mobilizazioaren areagotzea | Aire Indarra 15 minututan hedatzeko prest | Horia |
DEFCON 4 | DOUBLE TAKE | Inteligentziaren zaintza eta segurtasun neurrien zorroztasun areagotzea | Ohikoa baino prestaketa zorrotzagoa | Berdea |
DEFCON 5 | FADE OUT | Egoera baxuena | Ohiko prestaketa | Urdina |