DES Hirukoitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kriptografian, 3DES edo DES Hirukoitza deritzo DES zifraketa hiru aldiz aplikatzen duen algoritmoari. IBM enpresak garatutako algoritmoa da, 1978an.

Algoritmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3des-overall-view.png

DES hirukoitzak ez du zifraketa anizkoitza jarraitzen, bere azpiklase guztiak ez direlako independenteak. DES algoritmoak multzoa ez izatearen ezaugarria dauka, hortaz bloke bera bi alditan zifratzen bada bi gako desberdinekin, gakoaren tamaina eraginkorra handiagotzen da.

DES hirukoitzaren aldaerarik sinpleenak honako funtzionamendua du:

C = E_{DES}^{k_3}\Bigg(D_{DES}^{k_2}\bigg(E_{DES}^{k_1}(M)\bigg)\Bigg)

Non M zifratu behar den mezua den eta k_1, k_2 eta k_3 dagozkion DES gakoak.

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

56 biteko gako baten bidezko zifraketa indar gorriko eraso baten bidez apurtu zitekeela ezagutu zenean, DES Hirukoitza hautatua izan zen gakoaren tamaina handitzeko metodotzat, zifraketa algoritmoa aldatu barik. Zifraketa metodo honek bide erdiko erasoekiko inmunitatea dauka, gakoaren luzera eraginkorra bikoiztu egiten duelako, hala ere zifraketa eragiketak hirukoiztea beharrezkoa da, metodo hau DES algoritmoa baino askoz seguruagoa delarik.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DES Hirukoitza pixkanaka desagertzen ari da, askotan AES algoritmoak ordezkatzen duelarik. Hala ere, kreditu txartel gehienek adibidez estandartzat dute DES Hirukoitza (aurretik DES erabiltzen zuten). Diseinu kontuengatik, DES eta hortaz DES Hirukoitza ere algoritmo motelak dira. AES ordea sei aldiz azkarragoa izatera irits daiteke eta oraingoz ez zaio ahultasunik aurkitu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]