Dantza kontra dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oskorri taldea herri dantzan

Dantza kontra dantza Oskorri euskal taldearen 2011ko disko-DVDa da.

Disko honetan Oskorrik, Joan Ignazio Iztuetak (1767-1845) bildutako Gipuzkoako dantzak erraz dantzatu ahal izateko birmoldatzen ditu. 14 kantuz osaturiko CDa da.

Bestalde, Euskal Herri osoko ehunka dantzari bildu, eta, hainbat plazatan haien dantzak eta irudiak DVD batean grabatu zituzten. DVDak gainera, hainbat pauso nola dantzatu irakasten duen irudiak ditu. Koreografiak (Iztuetaren informazioak kontutan hartuta eta Oskorriren musika bertsioaren arabera) Baztango Dantzariak taldeko Mari Cruz Goñi eta Amadeo Arretxeak moldatuak izan dira.

Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ehun dukatekoa eta Betronio txikia
  • Amorea, Margaritatxo
  • San Sebastian
  • Napartxo
  • Galantak
  • Betronio haundia
  • Punta motz
  • Azalandare
  • Upelategi
  • Mizpirotz
  • Quarrentako erregela
  • Erribera
  • Erregela zaharra
  • Hondarribia txikia

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Natxo de Felipe: Okarinak, boza, pandero eta urratsak.
  • Anton Latxa: 6 eta 12 hariko gitarra akustikoak, tronpeta, fliskorno eta boza.
  • Bixente Martínez: Mandolina, gitarra eta mandogitarra elektrikoak, dobro, dobro elektriko eta bouzoukia.
  • Josu Salbide: Txirula, flauta, alboka, flageolet, ttunttun, gaita nafar, bouzouki eta uillen pipesa.
  • Xabier Zeberino: Nyckelharpa, biolin, biola, kontrabaxu, kalinba eta boza.
  • Iñigo Egia: Tabla, kaxoi, bonbo, derbuka, danbor afrikarra, eta gainerako perkusio guztiak.
  • Gorka Escauriaza: Baxu elektriko eta boz efektuen programazioak.