Deabruaren eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deabruaren eskola
Jatorria
Sorrera-urtea2020
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai

deabruareneskola.eus
Twitter: deabruaren Edit the value on Wikidata

Deabruaren eskola euskal idazle batzuek sortutako literaturaren inguruko webgunea da. Ekimena 2020an jarri zen martxan. Euskal literaturaren ikuspuntutik oso eskaintza zabala eta aberatsa ematen dute. Webgunearen helburua euskaraz idatzitako testu eta testigantza ederrenak biltzea, sormena sustatzea eta literaturaren ezagutza zabaltzea.[1]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nolabait izena Axular eta deabruaren arteko kondaira batekin lotzen da. Herri gogoak gorde du Axularren irudi erdi mitikoa: Axular, kristau jakituriaren eredu, Salamancan ikasia, Sarako deabruaren eskolan ikasi ondoren deabrua engainatu eta garaitu zuen.[2][3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Testu ederrak irakurtzeko leku bat". Definizo horrekin hasten da "Zer da Deabruaren Eskola?" galderaren erantzuna. "Literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko proiektu bat. Gustatzen zaizkigun testuak hautatu ditugu, ederrak eta edertasunaren aldekoak, humanoak eta humanitatearen aldekoak, ezagutzaz beteak eta ezagutzaren aldekoak".

Ekimenaren atzean hiru pertsona daude: Irati Jimenez idazlea, Esteban Montorio Monti diseinatzailea eta Mikel Soto idazle eta editorea. Aukeratu dituzten testuak iraganekoak dira askotan, baina ez beti. Testuekin batera elkarrizketak, argazkiak, poemak, fikzioak... aurki daitezke. Halaber, "Aker larrea, Leizeko eskola" aurkeztu dute webgune berean; horren helburua literatura edo, hobeto esanda, idazkera eskola planteatzen dute. Eskolakide izateko helbide batera idatzi behar da: deabruareneskola@gmail.com [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]