Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua
Appearance
(«Deba eta Zumaia arteko Paisaia natural babestua» orritik birbideratua)
Sakontzeko, irakurri: «Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea»
Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua | |
---|---|
Sakonetako hondartza. | |
Kokalekua | Zumaia eta Deba |
Koordenatuak | 43.298358ºN, -2.310541ºW |
Azalera | 4.300 hektarea (3.756 ha itsasoko aldean, 495 ha lehorrean eta 49 ha itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan) |
Izendapena | Eusko Jaurlaritza |
Sorrera | EHAA. 2009ko otsailaren 19an |
Arduraduna | Gipuzkoako Foru Aldundia |
2009. urtean Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo gisa izendatu zuten[1] eta urte berean naturagune babestu horren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartu zuten[2]. Bi dokumentu horietan tokiaren deskribapen zehatza egiten da, alde batetik, eta, bestetik, gunea kudeatzeko eta arautzeko lerro nagusiak ezartzen dira.
Geroago, 2023. urtean, Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (NKNB) ezarritako kudeaketa-kategoriarekin bat egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko biotopo babestuen izena egokitu izan zen, eta Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa, Paisaia natural babestua bilakatu zen[3][4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzen duena. .
- ↑ 3/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena. .
- ↑ AGINDUA, 2023ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko biotopo babestuen izena egokitzea onartzen duena.. .
- ↑ Deba eta Zumaia arteko itsasertza. Euskadiko Naturari buruzko informazio Sistema. .