Deba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Deba (argipena)»

Deba

 Gipuzkoa
Debako hondartza.
Debako hondartza.

Debako armarria

Izen ofiziala Deba
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debabarrena
Alkatea Pedro Bengoetxea (Debarren Ahotsa)
Herritarra debar
Koordenatuak 43°17′43″N 1°20′0″W / 43.29528°N 1.33333°W / 43.29528; -1.33333Koordenatuak: 43°17′43″N 1°20′0″W / 43.29528°N 1.33333°W / 43.29528; -1.33333

Gipuzkoa - Deba.svg

Eremua 51,54 km2
Garaiera 0-661 m
Distantzia 41 km Donostiara
Posta kodea 20820 / 20829
Biztanleria 5.400 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 16)
Euskaldunen % 72,18
Dentsitatea 104,77 bizt./km²
Sorrera 1343 ekainaren 17
http://www.deba.net

Deba Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarreneko eskualdean dagoena, itsasertzean. Izena Deba ibaitik datorkio, bertan itsasoratzen baita. 51.54 km² ditu, eta 2008an 5.404 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debaren natura ondarerik preziatuena itsasertza da. Han daude, izan ere, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea eta bost hondartza (Debako hondartza, Aitzuri, Lapari, Mendata eta Sakoneta).

Debak 52 km2 ditu, Gipuz­koako udalerrien azalera handienetakoa. Lur‑eremu horietan Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek aintzat hartzeko moduko berrogeita hamar bat haitzulo aurkitu dituzte; aipatzekoak dira, batez ere, Ekain eta Urtiaga.

Ekain 1969an aurkitu zuten; eta, hango labar‑pinturen kalitatea eta ugaritasuna kontuan hartuta, Iberiar penintsulako lau haitzulo baliotsuenen artean dago. Paleolito garaiko aztarnategi horretan hainbat irudi aurkitu dituzte: arrainak, oreinak, artzak, bisonteak, eta 33 zaldi.

Ekain haitzuloa Debako udal‑barrutian dago, baina Zestoako herrigunetik oso gertu, eta hara iristeko bide naturala Zestoatik abiatzen da. Haitzuloaren erreprodukzio zehatza egin dute instalazio moderno batean; hartara, haitzuloaren aberastasun arkeologikoaz ohartzeko aukera dute bisitari askok, 14.000 urtez iraun duten margo eta grabatuak babesten diren bitartean.

Hondartza ondo ekipatua herrigunetik gertu, zumardi hostotsua, pasealekuak, bertakoen izaera abegitsua... faktore horien guztien ondorioz, Debaren alderdi turistikoa da medailoiaren gainaldea, eta industria da az­pialdea. Hiribilduak, eskerrak ematen diz­kio Fermin Kalbetoni, hark egindako mesedeengatik; horregatik, debatarrek haren izena duen zumardian mesedegilearen soina jarri dute.

Gaur egun, Deba turismoari estuki lotua dago, udaldean edo oporraldian jendetza iristen da, horietako asko bigarren etxebizitzan gozatzera, eta hotelak eta kanpinak gainez­ka egoten dira.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Bizkaiko golkoa, mendebaldean Mutriku eta Mendaro, ekialdean Zestoa eta Zumaia, eta hegoaldean Azkoitia mugakide ditu Debak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo nagusia Debako herrigunea bera da. Itziar herriaren barruan, Lastur, Itxaspe, Egia, Arriola, Madariaga, Endoia, Arbiskoa eta Elorriaga auzoak hartzen ditu.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Paleolitoko garaian egindako labar-pinturak ditu Ekaingo leizeak, udalerri honetako mendialdean.

Debako lehen herrigunea Itziarko gainean zegoen. 1294ko ekainaren 24an Antso IV.a Gaztelakoak hiri gutuna eman zien Itziarko biztanleei (hasieran Debak Monreal de Itziar zuen izena), eta haiek, arrantzan aritzeko kostaldera hurbiltzeko beharra ikusita, Debako herria fundatu zuten formalki. Hiri gutuna 1343. urtean eman zien Alfontso XI.a Gaztelakoak, eta Gasteizko foruak, Deba ibaiaren bokalean, klima gozo eta epeleko lekuan, Monreal de Deva izenarekin hiri-gutuna eman zien.

Santa Maria Erreginaren elizako atari gotiko polikromatua

Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, industria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handienak, nahiz eta bestelako arrantza baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri; burdinazko tresnak egiten zituzten. Lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren, ur indarraz baliatzeko.

Gasteiztik Debako portura zekarten artilearen eta beste zenbait salgairen merkataritza onuragarria izan zen herrirako. Beste herritar batzuek, berriz, gaur arte iraun duten nekazaritza eta abeltzaintza izan zituzten bizibide, orduko labore batzuei eutsi ez badiete ere: ohiturazko txakolina ateratzeko mahatsari, adibidez.

Urduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa gutxitzen joan zen. XIX. mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera zihoan neurrian, beste aktibitate berri bat sortu zen: udaldiko turismoa. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu zen, eta kanpoko bisitarien eraginez ostatu jarduera gehitu zen.

Gaur egun Deba, 5.000 biztanle ingururekin, erakarpen handiko herria dugu turismo arloan (landa-turismoa, hotela, aterpetxea, Donejakue bidea...) eta Itziar aldeko industriaren garrantzia ere aipatzekoa da.

Arrantza tradizioa eta antzinako portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako portuaren merkataritza‑jarduera ez zen makala izan. Biz­kaiko burdina iristen zen, Debako arroako burdinoletara eramateko. Sakonera txikiko txalupak (alak) erabiltzen zituzten, burdina ontziz aldatu eta ibaian gora eramateko, Altzolaraino. Halaber, Arabatik eta Gaztelatik ekarritako egurra, laboreak eta artilea ere kargatzen zuten, atzerrira eramateko.

Zaharrek Diciembre gogoan dute, Asturietako Musel portutik ikatzez beteta etortzen zen kabotaje‑ontzia, Larzabalera joaten zena. Haraino iritsi ahal izateko, Deba gaineko zubiak egurrez­ko zati altxagarri bat zuen. Garai bateko Monreal haren itsas tradizioa argi ikusten da Ontziola edo Astillero kalearen izenean, eta elizaren gurutze‑gangan zintzilik dagoen dohaintzan: miniaturazko itsasontzi bat miniaturan.

Aztertzeko oso konplexuak diren arrazoiengatik, itsasorako irtenbidea buxatuta geratu zen, eta itsasoari loturiko tradizioa turismoari loturiko patu bihurtu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan ezker abertzaleak ez zuen akordiorik lortu zerrenda bateratua aurkezteko, eta Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Aralar nor bere aldetik aurkeztu zen. Alternatibak irabazi zituen hauteskundeak, bost zinegotzi eskuratuz. Euzko Alderdi Jeltzaleak hiru zinegotzi lortu zituen, EAk bi, Aralarrek beste bi eta Itziar Herria Sortzen Itziar herriko plataformak bat.

2015eko udal hauteskundeetan aldaketa nabarmena gertatu zen. Debarren Ahotsa herritar plataforma sortu zen, eta hauteskundeak irabaztea lortu zuen (bost zinegotzi, botoen ehuneko berrogei). Ordukoan ezker abertzalea batuta aurkeztu zen Euskal Herria Bildu koalizioan eta beste bost zinegotzi eskuratu zituen. EAJk hiru zinegotziak mantendu zituen. Emaitza horien ondorioz, Debarren Ahotsa plataformako Pedro Bengoetxea hautatu zuten alkate.

Debako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Debarren Ahotsa
5 / 13
1.259 (% 40,40)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.127 (% 36,17)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 13
667 (% 21,41)
3 / 13
650 (% 22,38)
Alternatiba**
5 / 13
937 (% 32,27)
Eusko Alkartasuna (EA)**
2 / 13
523 (% 18,01)
Aralar**
2 / 13
382 (% 13,15)
Itziar Herria Sortzen
1 / 13
236 (% 8,13)
* 2011n Deban ez zen Bildu koalizioa osatu, eta gero Euskal Herria Bildu izango zen koalizioko alderdi bakoitza bere aldetik aurkeztu zen.
** Euskal Herria Bildu koalizioan integratuta aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Aurreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zinegotziak Botuak% Zinegotziak
Alternatiba 31,44% 5 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 21,81% 3 15,7% 2
Eusko Alkartasuna (EA) 17,55% 2 31,11% 5
Aralar 12,82% 2 - -
Itziar Herria Sortzen 7,92% 1 7,74% 1
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - - 23,07% 3
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A) - - 15,6% 2

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Deva deitu zioten Ingalaterrako gaur egungo Chester hiriari, Deba bezala ibai baten amaieran dagoena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deba Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  • (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Debako Udala