Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua

Sakonetako hondartza.
KokalekuaZumaia eta Deba
Koordenatuak43.298358ºN, -2.310541ºW
Azalera4.300 hektarea (3.756 ha itsasoko aldean, 495 ha lehorrean eta 49 ha itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan)
IzendapenaEusko Jaurlaritza
SorreraEHAA. 2009ko otsailaren 19an
ArduradunaGipuzkoako Foru Aldundia

2009. urtean Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo gisa izendatu zuten[1] eta urte berean naturagune babestu horren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartu zuten[2]. Bi dokumentu horietan tokiaren deskribapen zehatza egiten da, alde batetik, eta, bestetik, gunea kudeatzeko eta arautzeko lerro nagusiak ezartzen dira.

Map
Deba eta Zumaia arteko Paisaia natural babestuaren erdiko puntua (Sakoneta)

Geroago, 2023. urtean, Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (NKNB) ezarritako kudeaketa-kategoriarekin bat egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko biotopo babestuen izena egokitu izan zen, eta Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa, Paisaia natural babestua bilakatu zen[3][4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]